acebarakaldo-logo-01
– Arrandi 17, 48901, Barakaldo
– Astelehenetik ostiralera; 9:00 etatik 13:00 etara eta 16:00 etatik 19:30 etara
– 944 07 54 39
– info@acebarakaldo.com
www.acebarakaldo.com
facebook.com/AsociacionAceBarakaldo
twitter.com/AceBarakaldo

 


Elkartea

AceBarakaldo, Barakaldoko Merkataritza eta hiri enpresen elkartea 2011n sortu zen Barakaldoko merkataritza eta ostalaritza sektorearen elkarte ezberdinen taldekatzearen ondorioz: Arteagabitia-Zuazo Merkataritza-elkartea, Beurko Bagatzako Merkatarien eta Enpresarien Elkartea, Gurutzetako Merkataren Elkartea eta Arrandiko Merkatarien Elkartea. Aipatutako elkarteek elkarte batean batzea erabaki zuten Barakaldoko merkataritza eta hiri enpresen amankomuneko interesen alde borroka egiteko.

AceBarakaldo 200 bazkidek baino gehiagok osatzen dute eta egunez egun hazten jarraitzen du tokiko ekonomia eta merkatari eta enpresari txikien eskubideak babesteko asmoz. Kontuan hartu behar dugu, Barakaldo esparru handiko merkataritza-gune gehiago daukan udalerria dela.

AceBarakaldo durante la Feria Expovacaciones 2015
Desfile de moda en el Centro de Integración Social de Barakaldo
Feria de Gangas organizada por AceBarakaldo
Entrega de los premios Dibuja tu Navidad con AceBarakaldo
Schola cantorum en la Gala del Comercio de AceBarakaldo

Gaur egun, elkartearen presidentea Ana Morgado Moreno da.
Urtean zehar, Ace Barakaldok komertzio txikiko, enpresa eta ostalaritzaren aldeko babes-kanpaina ugari antolatzen ditu. Hala nola:

AceBarakaldo Txartela

AceBarakaldok Caja Rural de Navarra-rekin batera “AceBarakaldo Txartela” kontsumitzaileei ematen die. Txartel honekin elkartutako establezimenduetan abantaila ugari lor daitezke:

  • Doako txartela da eta bankutik aldatu barik eska daiteke.
  • Momentuan kontsumo-kreditua eskaintzen du eta kutxazainetan dirua ateratzeko aukera ematen du.
  • Titularrei abaintaila gehiago ematen die: deskontuak, opariak, eskaintza bereziak, zozketak, promozioak…

Erakuslehio lehiaketa

2012z geroztik, udan, “AceBarakaldo Erakuslehio Lehiaketa” antolatzen da, herriko bozketaz eta epaimahai batez baliatuz Barakaldoko erakuslehiorik onena aukeratzeko. Lehiaketaren berezitasuna bere bozketa sisteman datza. Lehiaketan nahiz txartelen bidez, nahiz Interneten bidez bozka daiteke; horrela, lehiaketa bera mundo guztientzako Barakaldoko komertzioen erakuslehio bihurtzen da. Erakuslehio Lehiaketa Merkataritza Galarekin amaitzen da, non erakuslehio onenei sariak banatzen dira, baita urtean zehar tokiko merkataritza eta enpreseekin kolaboratzen duteneei ere.

Bono Barakaldo

2013z geroztik, AceBarakaldok “Bono Barakaldo”arekin Gabonetako kanpainarekin bat egiten du. Bono honi esker titularrek erosketetan %30a aurreztu dezakete. Kanpaina honek gero eta arrakasta handiagoa izaten du, honen adibide argia 2015ean aste bakar batean zeuden 5500 bonoak agortu zirela.
“Bono Barakaldo” barakaldotarrek gabonetan herriko txikiko establezimenduetan bere erosketak egiteko pizgarri aparta da.

bono-barakaldo-2014-2

Gainera, AceBarakaldok Interneten presentzia izateari garrantzi handia eman dio, eta honen frogagarriak dira dauzkan notizia-webgunea www.acebarakaldo.com eta sare sozialak. Elkartearen ustetan hauexek direlako bide aproposenak bere bazkideen informazio guztia, abantailak eta promozioak gizartearen esparru gazteenera hurbiltzeko, betidanik esparru hau egon delako merkatari txikikoen urrutiago.

Elkartutako establezimenduak

Establezimenduen zerrenda ikusteko sar zaitez AceBarakaldoko webgunean.