indizea

2016ko EJ-ren kurtsoak – “Motivación” kurstoa-

Ezkerraldenda Federazioak (Ezkerralde eta Meatzaldeko Merkataritza eta Hiri Enpresen Elkarteen Federazioa) Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren laguntzaz; merkataritza, hiri enpresa eta ostalaritza sektoreen langile nahiz jabeei zuzendutako  “Motivación” kurtsoa irakatsiko du.

UDA JADANIK HELDU DA

Gure aldazkariaren azalak adierazten duenez jadanik hemen uda daukagu; hamakak, hondartza eta txiringitoko garagardoa bueltan dira eta, gutako gehienentzat, gure salmentekin zer gertatuko den zalantza itzuli egin da. Bitxia da, baina gainontzeko jendearentzat ospatzeko egunak heltzen direnean (gabonak adibidez) edo atseden hartzeko egunak (uztaialaren kasua) merkataritzarentzat garrantzi handiko garaiak dira non batzuetan maila handi batean gure negozioen bideragarritasuna jokoan dago… …

FotoacuerdoSanitasEzkerraldenda1

LANKIDETZA HITZARMENA SANITAS-EKIN

Berriki, Ezkerraldenda Federazioa eta Sanitas lankidetza hitzarmen batera heldu dira. Akordio honekin bi erakundeak, Sanitasek eskainitako zerbitzu eta eskaintzei esker, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko merkatarien, ostalarien eta profesionalen baldintzak hobetzeko eta haien aktibitatearen balioa nabarmentzeko asmoz elkarrekin lan egiteko konprometitzen dira . 

baraka

AceBarakaldoko V. Erakuslehio Lehiaketa

AceBarakaldoko V. Erakuslehio Lehiaketa martxan jada.  Ekainean zehar Barakaldoko establezimenduek haien erakuslehioak galaz jantziko dituzte barakaldarrek haien gustukoena zein den erabaki dezaten, eta beti bezala, AceBarakaldok Barakaldoko tokiko merkataritzari bisitak saritu nahi ditu. Oraingo honetan, elkarteak bere webgunea bisitatzen eta bozkatzen dutenen artean erosi-txartelak banatuko ditu.

gozatu-kartela

“GOZATU SESTAO” KANPAINA BERRIA

Sestaoko udalak Sestaoko Merkatarien Elkartearekin batera “Gozatu Sestao” kanpaina berria abian jarri du. Kanpaina honekin, ekitaldiz eta zozketaz beteriko programa batez baliatuz, udalerriko komertzioa dinamizatzea lortu nahi da

orga Portugalete

Udaberrian Portugaleteko dendetan erosteak badakar saririk

Portugaleten “Udaberrian Portugaleteko dendetan erosteak badakar saririk” kanpaina martxan ipini da. Portugaleteko saltegiek herriko establezimenduetan erosketak egiten dituzten bezeroak saritu nahi dituzte. Izan ere, kanpaina honek xede du bezeroek gertuko dendetan jartzen duten konfiantza saritzea eta halaber, eskertzea.