Autonomoentzako Mikrokredituak

Astelehen honetan, ekainaren 15ean, hasi zen autonomoentzako mikrokredituak eskatzeko epea, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Aurrera! Planean iragarritako 12 neurrien barruan.

Zer finantzatzen da?

  • Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta emandako langileen gastuak (langileen ordainsari gordinaren eta eskatzaileak ordaindu beharreko kuotaren batura).
  • Negozioa kokatzen den lokalaren errentamendua.
  • Zeharkako gastuak (segurtasun jarduerak barne).

Mikrokredituaren zenbatekoa finantza daitezkeen gastuen %100 da, eta 7.500 euro emango dira gehienez ere persona edo erakunde onuradun bakoitzeko.

Gastuak 2020.urtean egin beharko dira.

Norentzat?

  • 2020ko martxoaren 13ko datan alta-egoeran egotea ekonomia-jardueren zergan eta langile autonomoen araubide berezian.
  • 2019an sortutako etekin garbiak 20.000 eurotik beherakoak izatea, autonomoa izanez gero. Ondasun-erkidegoen zein sozietate zibilen kasuan, 2019an sortutako etekin garbiak 20.000 eurotik beherakoak izatea, haiek osatzen dituzten persona bakoitzeko.
  • 2019an Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta emanda dituen lagileen gastuak 15.000 eurotik gorakoak izatea.
  • Gehienez ere 5 enplegu izatea kontrataturik lanaldi osoan edo eta baliokideren batean 2020ko martxoaren 13an.

Bateraezintasuna

Mikrokreditu horiek bateraezinak dira ELKARGIk edo ICOk abalatutako maileguekin, baldin eta dekretu honek finantzatutako gastuekin bat badatoz epeetan eta COVID-19ren krisiari aurre egiteko badira.

Laburpen osoago bat ikusi nahi baduzu, egin klik HEMEN.

Eskaera egiteko, egin klik HEMEN.