Bazkideak

Ezkerraldenda Federezioak Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Merkataritza, Zerbitzu eta Ostalaritzako 8 elkarte ordezkatzen ditu. Hemen guztiak aurki ditzakezu eta hainbat komunikabide eta sare sozialen bidez harremanetan jarri.


Abanto-Zierbenako Merkatari eta Ostalarien Elkartea

Abanto-Zierbeneko Merkatari eta Ostalarien Elkartea (A.C.H. A.) elkarte gaztea da, 2000. urtean sortua eta Ezkerraldenda Federazioko kide sortzailea da.

Gure beharrak eta eskakizunak ondo ezagutzen zituen organo baten, eta hurbileko ordezkatzeko, beharrak sortu zuen elkartea.

Gaur egun 65 enpresez osatutako kolektibo bat gara (merkatariak, ostalariak eta profesionalak)

Merkataritza eta Hiri Enpresen Elkartea (ACE Barakaldo)

Ace Barakaldo, Barakaldoko merkataritza eta hiri-enpresako elkartea 2011n jaiotzen da, merkataritza eta ostalaritza Barakaldarren elkarte desberdinen elkartzearen emaitza bezala. 200 bazkide ordezkatzen ditu eta egunez egun hazten jarraitzen du bertako ekonomia sustatzeko eta merkatari txikiak babesteko.

Muskizko Denda Batuak

Elkartearen helburuak tokiko merkataritzaren dinamizazioa eta merkatari bazkideei laguntza ematea dira. Horretarako, elkarteak jaietan eta herrian egindako lehiaketetan parte hartzen eta antolatzen ditu.

Ortuellako Merkatari eta Profesionalen Elkartea

2009. urtean, Ortuellako Merkatari eta Profesionalen Elkarteak lan egiteko gogoz eta merkatarienganako jarrera konprometitu batekin tokiko merkataritza sustatzeko asmoz bere ibilerari berriz ekin zion.

Gaur egun, gure elkarteak 58 bazkide ditu. Haien artean aurki ditzakegu profesional ugari zeinek prest daudela gure herriko merkataritzaren alde apostu egiteko eta udalerriari merkataritza giro on eta bizia emateko.

Portugaleteko Elkarte Profesional eta Komertziala

1992. urtean, Ekonomiko Jardueren Zergaren ezarpenak, merkatari eta ostalarien mobilizazioak eragin zituen. Egoera horren ondorioz elkarte bakarra eratzeko ideia sortu zen (zerbitzu, ostalaritza eta merkataritza batuz).
Urte bat pasa eta gero, 1993an, Portugaleteko Elkarte Profesional eta Komertziala sortu zen. Elkarteak elkarte hauek batu zituen: Portugane, El Ojillo, Alde Zaharra Elkartea eta Ostalaritza Elkartea.

Harrezgeroztik, bazkide eta erakundeekin elkarrekin lan egiten dugu gure herria hobetzeko, bertan bizi garen guztion eta gure bisitarien onurarako.

Santurtziko Merkatari Batuak

Santurtziko Merkatari Batuak elkarteak herriko merkataritza dinamizatzearen eta beren bazkideen lehiakortasuna hobetzearen alde lan egiten du. Santurtziko Merkatari Batuak 2000. urtean sortu zen. Elkartea, udalerriko merkataritza sektorea suspertzeko, lehen zeuden 3 elkarteen taldekatzeaz ondorioa da. Gaur egun 155 bazkide ditu.

Sestaoko Merkatarien Elkartea

1932. urtean, Sestaoko merkatari talde bat garai horretako gertakizunei aurre egiteko batu zen, 1978. urtean “Asociación Profesional de Comerciantes de Sestao” izeneko elkartea sortuz. Elkarte hau, estatu osoko zaharrenetariko bat da.
Harrezgeroztik, Sestaoko merkataritza dinamizazioa eta komertzioaren interesen alde jarduten du.

Baturik – Trapagarango Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartea

BATURIK- Trapagarango Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartea 2005. urtean sortu zen. Hiru sektore hauetako batasunak negozioen multzo osoa batzen du.

Guztiok batera udalerriko ekonomia dinamizatzeko eta tokiko merkataritza sustatzeko asmoz.