Baturik elkarteari atxikitako establezimenduei Merkatariza Berdearen Akreditazioen banaketa 2016/03/10

MERKATARITZA BERDEAREN AKREDITAZIOEN BANAKETA

Martxoaren 11n Merkataritza Berdearen Akreditazioen banaketa ekitaldia egin zen Trapagarango Enplegu Zentro Integralean, gure herriko 35 establezimenduk jaso zutelarik Merkataritza Berdearen kanpainako parte-hartzaile gisa bereizten dituzten agiria.

Aipatu ekitaldian egon ziren Xabier Cuéllar (Trapagarango Alkatea), Bernardo Azkue (Sustapen Ekonomiko, Merkataritza, Enplegu eta Turismoko Zinegotzia), Pedro Campo (CECOBIko presidentea) eta Mª Ángeles Zubizarreta (Baturikeko presidentea). Horiez gain, beste erakunde batzuetako ordezkariak ere egon ziren, hala nola, Meatzaldeko Behargintzakoak, Ezkerraldenda Federazioko presidentea, Abantoko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko presidentea, ACE Barakaldoko Bulegokoak, Portugaleteko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegokoak, eta beste merkatari-elkarte batzuetakoak.

Merkataritza Berdearen proiektu hau %100ean diruz lagunduta dago Bizkaiko Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomikoko Sailaren aldetik eta CECOBIk (Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioa) sustatzen du.

Haren helburua da merkataritzaren lehiakortasuna sustatzea, sektore horretan nolabaiteko bereiztasun, marka edo filosofia bat sortuz, ingurumenarekiko merkataritza arduratsu eta konprometitu gisa, Trapagarango herritarrek erosketak gure herrian bertan egiteko ohitura har dezaten.

Ekimen honen barruan banan banako aholkularitza fase bat egongo da parte hartzen duten saltokientzat, zeinean gomendio sorta bat emango baitzaie kontsumoak murrizteko, eta horren ondorioz, energia aurrezteko eta haren kostuak diskriminatzeko.

Iturria: EHGA Trapagaran

Gustatu zaizu? Parteka ezazu:

Dejar un Comentario

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude