91

EZKERRALDEKO ETA MEATZALDEKO MERKATARITZAKO V. GALA AFARIA

Pasa den azaroaren 26an Ezkerraldendaren V. Gala Afaria ospatu zen. Bi urtean behin egiten den ekitaldi honekin Ezkerraldenda Federazioak Ezkerraldeko eta Meatzaldeko merkataritza eta ostalaritza goraipatu nahi ditu.

Santurtziko URH Palacio de Oriol Hotelean ospatutako ekitaldian 159 pertsona elkartu ziren. Protagonistez gain, hau da;  merkatariez eta ostalariez gain, Itziar Epalza aurreko legealdian Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuordea, Pedro Campo CECOBIko presidentea, Ezkerraldenda osatzen duen bi eskualdeetako alkateak eta merkataritza eta ostalaritza elkarteetako presidenteak egon ziren.

Txomin Telletxeak, Ezkerraldenda Federazioaren presidenteak, ekitaldia ireki zuen Ezkerraldenda barruan dauden 8 udalerrietako 10 elkarteek egindako lana azpimarratuz. Merkataritza eta ostalaritzari eman zion protagonismoa gaueko ekimen nagusia izan zen, horretarako, Ezkerraldendako elkarte bakoitzak sari bat eman zuen. Modu honetan eta guztira 10 establezimendu omenduz, haien bilakaera, moldaketa eta merkatura berrikuntzak ekartzea saritu zen. Haien eskarmentua azaldu dute, eta erabili dituen guztiok jakindako sekretuak esan dizkigute (lana, lana eta lana), hauei esker establezimendu batzuk 50 urte baino gehiago diraute irekita.

Gainera, Galan omendu nahi izan zion Gallartako harri- zulatzailea den Juan Gutierrezi, haren ibilbide luzea eta ardurarengatik gure eskualdeei hain lotuta dagoen herri kirol hau berreskuratzen eta zabaltzen jarduteagatik. Horrexegatik, Sanitasi esker “Gue Herrialdearen Balioak” saria eman zion.

Edizio honetan saritu izan diren establezimenduak hauexek izan dira;

Abanto- ZIerbenako Peluquería Beatriz (1954an Begoña Blancok sortua eta bere alabak, Beatriz Lasfuentesek, jarraituta bere koñata den Zuriñe Atxurrarekin laguntzaz)

Trapagarango Modas Vivanco (1953an Nicolás Vivancok eta Josefina Quintanak sortua eta haien semeak, Jose Ramón Vivancok, eta bere emazteak, Mª Luisa Gonzalezek, jarraituta. Gaur egun Miren Begoña Cihuelok, Raul Vivancoren emazteak, jarraitzen du negozioarekin)

Portugaleteko Bar Allende (1982an 4 lagunek sortua eta gaur egun bakarrik horietako bat, Iñaki Zabala, da jabea

Muskizko Ferretería Muskiz (1967an Andoni Goikoetxeak sortua eta duela gutxi bere semak, Alexanderrek, negozioa hartu du)

Portugaleteko Radio TV Urbina (Agustín Urbinak 1932an sortua eta bere semeak, Juan, jarraituta)

Santurtziko Pastelería Kai Alde (1958an Presentación Uribetxebarriak eta haren seme- alabek, Fernando, Anamari eta Mari Carmenek, sortua eta jadanik hirugarren belaunaldian daude Fernando Sesumagarekin),

Sestaoko Tapicerías El Parque(1968an Ángela Acerok eta haren senarrak, Bruno Lópezek, sortua eta haien alaba Rosak eta bere senarra Carlos Koleszarrek jarraituta)

Santurtziko Restaurante Maisu (Isaías Tejerinak eta Teresa Barriok 1983an sortua, gaur egun haien alabek, Maitek eta Susanak, jarraituta)

Ortuellako Lencería- ropa infantil Victoria Machín Tellitu (establezimendua 1952an Victoriak eta Hermi Tellitu Dobaranek, Mariviren amak eta izakok, martxan jarri zuten, gaur egun Marivik eramaten du negozioa)

Barakaldoko Calzados Nekane (1988an Nekane Medinak eta bere ama Florentinak establezimendua ireki zuten).

Sariak udalerrietako alkateek eta elkarteen presidenteek eta ordezkoek banatu zituzten.

Ekitaldia Itziar Epalzaren hitzaldi laburrarekin eta Ezkerraldendako presidentea den Txomin Telletxearen hitzaldi baikor batekin amaitu zen.

Eskerrik asko saridunei eta gurekin  hain berezi den gau hori partekatu dituzten pertonei!

 

Gala Afariaren bideoa.

7 17 24 26 31 38 44 47 53 57 68 75 82 91 129 138 141 144 176 188 198 215 229 254 283 311 326 343 365 368 371 374 378 381 385 387 389 393 399 402 405 408 415 417 421 427 428

Gustatu zaizu? Parteka ezazu:

Dejar un Comentario

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude