Ezkerraldeko Gurutze Gorriak eta Ezkerraldendak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute

Gaur, Ezkerraldenda Federazioak era Ezkerraldeko Gurutze Gorriak enplegu, formakuntza, osasuna eta boluntariotza arloko hitzarmen bat sinatu dute.

Akordioaren sinatze ekitaldian Txomin Telletxeak, Ezkerraldenda Federazioko presidentea, eta Dámaso Etxebarriak, Ezkerraldeko Gurutze Gorriko presidentea, hartu dute parte.

Hitzarmen honekin, bi instituzioek  osasun arloko formakuntza-ekintzak garatzeko eta arrisku sozialean dauden pertsonak berriro gizartaratzeko planak bultzatzeko konpromisoa hartzen dute.

Alde batetik, Ezkerraldenda Federazioa beren bazkideen artean boluntariotza suspertzen eta bestaldetik, Gurutze Gorriko kanpainak zabaltzen eta diru bilketan parte hartzen konprometitzen da.

Hasierako ekintza bat izango da Gurutze Gorriko Sorteo del Oroko boletoen salmentan parte hartzea. Izan ere, nahi izango duten Ezkerraldenda Federaziora atxikitako establezimenduek boletoak saldu ahal izango dituzte.

 

acuerdo-cruz-roja-ekerraldenda-web

Gustatu zaizu? Parteka ezazu:

Dejar un Comentario

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude