MeatzalJaia 2016 (Programa)

Datorren igandean (maiatzak 8Abanto-Zierbenako  herrian MeatzalJAIA ekitaldiaren hirugarren edizioa ospatuko da. Meatzaldeko merkataritzaren jaia izango da.

Ekitaldi honetan Meatzaldeko lau elkarteek (Abanto-Zierbeneko Merkatari eta Ostalarien Elkartea, Muskizko Denda Batuak,  Ortuellako Merkatari eta Profesionalen Elkartea eta Baturik-Trapagarango Merkatari eta Ostalarien Elkartea) eta beren udalak, Eusko Jaurlaritza, Ezkerraldenda, Meatzaldeko Behargintza, Deia eta Laboral Kutxaren laguntzaz eskualdeko jai erraldoi hau ospatuko dute.

Ekitaldiaren programa hauxe izango da:

  • 11:00h.  Azokaren irekiera “El despertar de la mina” ikuskizunarekin
  • 11:00h. – 15:00h. Puzgarriak eta Haur Tailerrak
  • 12:00h. Zinta mozketa, Aurresku etaAgintariei agurra
  • 12:30h. Euskal Dantzak
  • 13:30h. Meatze-jokoak eta harri-zulatzaileen  erakustaldia
  • 14:30h. Elkartasuneko Indaba-jana   NEN elkartearen alde (Asociación de Familia y Amigos de Niños enfermos de Neuroblastoma)

Ez ezazue ahaztu ticketak elkartasuneko indaba-janerako salgai daudela 3,5 €ren  truke establezimendu hauetan:

  • Mercería Irabel (Abanto-Zierbena)
  • Panadería-Pastelería El Minero (Abanto-Zierbena)
  • Cafetería Zuhaitz (Abanto-Zierbena)
  • Todo Labores (Muskiz)
  • Bar el Korner (Muskiz)
  • Ortuellako Kultur Etxea (OKE) (Ortuella)
  • Bar La Pinta (Trapagaran)

meatzeljaia

Bai txikitxoentzat bai helduentzat dibertsioz beteriko eguna izango da.

Ezinbesteko plana hurrengo domekarako!

Gustatu zaizu? Parteka ezazu:

Dejar un Comentario

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude