cartel-azoka-2016

TOKIKO MERKATARITZA SUSTATZEKO ETA AUKEREN VIII. AZOKA

Pasa den irailaren 18an, igandean, Muskizko San Juan auzoko landetan eta frontoian TOKIKO MERKATARITZA SUSTATZEKO ETA AUKEREN VIII. AZOKA eta XXXIV MUSIZKO AZOKA ospatu zituzten.

Alde batetik, egun horretan, MUSKIZKO AZOKA Bizkaiko nekazaritza eta abeltzaintzaren erakuslehio bihurtu zen. Bertan  nekazaritza mekaneria eta elikagai produktuez gain, erakutsi ziren ingurunean hazten den ganadua.

Beste aldetik, Muskizko Denda Batuak elkarteak antolatuta, TOKIKO MERKATARITZAREN AUKEREN AZOKAn udalerriko establezimendu askok hartu zuten parte. Azoka honekin udaleko establezimenduen produktuen bai herritarren bai kanpotarren artean ezagutza sustatu nahi da.

Partaidetza aurreko urteetan baino txikiagoa izan zen, izan ere goiza euritsua izan baitzen, baina eguna aurrera egin ahala eguzkia nagusi egin zen eta jende gehiago hartu zuen parte bi azokeetan.

cartel-azoka-2016

Gustatu zaizu? Parteka ezazu:

Dejar un Comentario

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude