bono-trapagaran-apaizado

TRAPAGARAN BONUAREN KANPAINA BERRIA

Valle de Trapaga-Trapagarango Udalak eta Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (BATURIK), Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailarekin eta Caja Rural de Navarrarekin elkar lanean, TRAPAGARAN BONUAREN kanpaina berria prestatuko dute.

Hauek bere ezaugarriak izango dira:

  • 257 bonu jaulkiko dira, bakoitza 30 eurokoa.
  • 20 eurotan erosiko da bakoitza, baina eramaileari 30 euroko balioa emango dio kanpainara atxikitako Valle de Trápaga-Trapagarango establezimenduetan erosteko.
  • Bonu komertzial hau zatikigarria da eta 5, 10 eta 15 euroko zatikitan banatu daiteke. Horrela, bonu erosleak metatu edo zatitu egin dezake, diru-kopuru handiago edo txikiagoko erosketen arabera, beti ere 60 euroko mugaraino.
  • Bonu komertzial edo zatiki bakoitza erosketa bakar batean erabili ahal izango da eta tiket edo faktura bakarrean islatuko da. Erosketaren zenbatekoa bonuaren edo zatikiaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, ez da aldea eskudirutan itzuliko eta establezimenduak, bere dirua berreskuratzeko orduan, tiketean edo fakturan islatutako diru-kopurua baino ez du jasoko.
  • Bonuak ezin direnez esku-diruagatik trukatu eta inola ere ez denez haren zenbatekoa itzuliko, itzulketaren bat egiten bada, establezimenduak txartel bat egin beharko du erosketaren zenbateko osokoaren baliokoa.
  • Kontsumitzaileak Valle de Trápaga-Trapagarango Caja Rural de Navarraren sukurtsalean eros ditzake bonuak (Maiatzaren Lehena, 26), astelehenetik ostiralera 8:15etik 14:00etara eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era ere bai, 2016ko urriaren 20tik azaroaren 30ra edo izakinak amaitu arte.
  • Eroslea adinez nagusia izan beharko da eta NANa aurkeztu beharko du. Pertsona bakoitzak gehienez bi bonu eskuratu ahal izango ditu. Pertsona bakoitzak bereaz gain, beste NANa eraman dezake.
  • Bonuak eskuratzen dituzten pertsonek urriaren 20tik azaroaren 30ra erabili ahal izango dituzte, biak barne, kanpainara atxikitako establezimenduetan.
  • Atxikitako establezimendu bakoitzak bereizgarri bat ipiniko du leku ikusgarri batean.

Atxikitako establezimenduen zerrenda esteka honetan daukazu.

bono-trapagaran-apaizado

 

Iturria: Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia (EHGA)

Gustatu zaizu? Parteka ezazu:

Un comentario en “TRAPAGARAN BONUAREN KANPAINA BERRIA

  1. Horrelako ekimenak oso interesgarriak dira tokiko dendak bultzatzeko.

Dejar un Comentario

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude