orga Portugalete

Udaberrian Portugaleteko dendetan erosteak badakar saririk

Portugaleten “Udaberrian Portugaleteko dendetan erosteak badakar saririk” kanpaina martxan ipini da. Portugaleteko saltegiek herriko establezimenduetan erosketak egiten dituzten bezeroak saritu nahi dituzte. Izan ere, kanpaina honek xede du bezeroek gertuko dendetan jartzen duten konfiantza saritzea eta halaber, eskertzea.

Kanpainari atxikitako establezimenduetan erosketak egiten dituzten bezeroek maiatzaren 13tik ekainaren 18ra bitartean Portugaleten erosketak egiteko orga bat lortu ahal izango dute.

Bezeroak, zozketetan parte hartzeko erosketaren tiketean izen eta abizenak eta telefonoaren zenbakia idatzi beharko ditu. Ondoren, konfiantzako establezimenduak beren-beregi paratutako hautetsontzian sartuko du.

Guztira, astean behin zozketa bat egingo dugu eta guztira, lau zozketa izango dira. Tele 7 katearen Objetivo Bizkaia programako zuzeneko emanaldian egingo dugu egunotan: maiatzak 19, maiatzak 26, ekainak 2 eta ekainak 9.

Tele 7-n egindako lehen zozketaren bideoa

Tele 7-n egindako bigarren zozketaren bideoa

Establezimendu atxikiek atean edo erakuslehioan kanpainaren kartel bereizgarria izango dute erakusgai. Gainera, atxikitako establezimenduen zerrenda Udalaren webgunean (www.portugaletecomercial.org) egongo da erakusgarri. Establezimenduren bat oraindik kanpainari atxiki ez bazaio, badauka egiteko aukerarik.

orga Portugalete

Irabazleen zerrenda hala Udalaren webgunean nola Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoaren Facebook gunean argitara aterako dugu. Bulegoaren helbidea: Portugaleteko Udala. Gizarte-Etxeko 4. solairua. Tel.: 94 472 93 53.

Antolatzaileak: Portugaleteko Profesionalen eta Merkatarien Elkartea eta Portu Zaharra Merkatarien eta Ostalarien Elkartea, Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegoaren laguntzaz.

Babesleak: Portugaleteko Udala eta Eusko Jaurlaritza

Gustatu zaizu? Parteka ezazu:

Dejar un Comentario

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude