BIZKAIA AURRERA KULTURA BONUA

Bizkaiko Foru Aldundiak 26.800 “Bizkaia Aurrera Kultura Bonua” kaleratu zuen irailean, kulturaren kontsumoa bultzatzeko. Bizkaia Aurrera Kultura Bonua Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren ekimen bat da, kultur produktuen kontsumoa bultzatzea helburu duena, euskarri guztietan.

Horretarako, bi mota izango ditu Bizkaia Aurrera Kultura Bonuak (BAKB), baina guztiek ere 40 euroko gastua egiteko aukera emango dute:

–      A motako BAKB, 25 euroan, edozein kultura produktu erosteko (B motako BAKBekin eros daitezkeen produktu eta zerbitzuak salbu).

–      B motako BAKB, 15 euroan, euskarazko produktuetarako (liburuak, musika, filmeak, dokumentalak, jokoak eta bideojokoak eta Bizkaiko toki-hedabideetarako harpidetzak edo bazkidetzak) eta euskaraz egiten diren kultura-ikuskizunetarako sarrerak erosteko (zinea, antzerkia, dantza, musika kontzertuak…).

Produktu batzuk berariaz geratuko dira programatik kanpo, eta ezingo dira Bizkaia Aurrera Kultura Bonua erabiliz erosi. Hauek dira produktuok: papergintzako artikuluak; informatikako eta elektronikako ekipo, software eta kontsumigarriak; jokoak eta bideojokoak (euskaraz egindakoak izan ezik).

Bizkaia Aurrera Kultura BONUA programari atxiki ahal izango zaizkio, ordainbidetzat onartuz, nortasun-baldintza hauek betetzen dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko establezimenduak:

– Honako baldintza hau betetzen duten pertsona fisiko edo juridikoak:

  1. Beren jardueraren xedea kontsumitzaileari kultura-produktuak eta -ondasunak saltzea edo kultura-produktuak erakustea denean.
  2. Bizkaiko antzokiak, titulartasun publikokoak zein pribatukoak.
  3. Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatutako titulartasun publikoko edo pribatuko museoak edo antzekoak.
  4. Elkarte eta fundazio kulturalak, publikoak zein pribatuak.
  5. Euskalduna Jauregia.
  6. Kultur ekoizpena erakusteko zentro edo lokal pribatuak (arte eszenikoak, musika, erakusketak)
NOIZ EROS DAITEZKE?

2020ko irailaren 14tik 2021eko maiatzaren 24ra arte.

BIZKAIA AURRERA KULTURA BONUA PROGRAMARI ATXIKITAKO ESTABLEZIMENDUETAN ERABILTZEKO EPEA:

2020ko irailaren 14tik 2021eko maiatzaren 31ra.

Epe hori agortzean ezingo dira ordaintzeko erabili. Erosleei ez zaie dirurik itzuliko erosi eta erabili ez dituzten BAKB txartelengatik. 

NON EROS DAITEKE?

Kutxabank-ren Sarrerak erosi eta jasotzeko terminaletan, Bizkaian (TVR) eta Kutxabanken web orrian.

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

Zure establezimenduari alta emateko, egin klik hemen.

Kultura Bonua erabiltzeko establezimenduak bilatzeko, egin klik hemen.