BONODENDA 2020 MUSKIZ

BONO DENDA 2020 MUSKIZ

Muskizko Udalak, Forlan eta Muskizko merkatari eta Profesionalen Elkartearen laguntzarekin, Merkataritza Bonua Kanpaina jarri nahi du abian: “Muskizko dendetan erosteak abantailak ditu”.

Kanpaina honen bidez, udalerriko saltoki txikiei lagundu nahi zaie, erosketa- bonuen bidez, honako hauek bilatuz:

  • Herriko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sektorean erosketak sustatzea.
  • Eta kontsumitzaileek, bai udalerriko bizilagunek bai bisitariek, erosketak egiterakoan % 33 edo % 50 aurreztea.

Bonu-motaren araberakoa izango da:

6.500 bonu jaulkiko dira, bakoitza 10 eurokoa, hiru jarduera-sektore bereiziz.

  • Ostalaritza sektorearentzako 2.000 bonu izango dira, eta alarma egoeragatik ezarritako jarduera ixtean jarriko dituzte martxan. Bonu bakoitza erosteko kostua 10 eurokoa izango da, eta eramaileari 15 euroko balioa emango zaio ( % 33,33ko aurrezpena), kanpainari atxikitako Muskizko ostalaritza-saltokietan soilik kontsumitzeko.
  • 3.000 bonu pandemia osoan zehar itxi beharrik izan ez duen merkataritza-sektorearentzat (elikadura-merkataritza, farmaziak, albaitaritza-klinikak, etab.) Bonu bakoitza erosteko kostua 10 eurokoa izango da, eta eramaileari 15 euroko balioa emango zaio ( % 33,33ko aurrezpena), kanpainari atxikitako Muskizko saltoki seinalatuetan soilik kontsumitzeko.
  • 1.500 bonu gainerako saltokietarako (mertzeriak, bidaia-agentziak, moda, oinetakoak, ile-apaindegiak, etab.). Bonu bakoitza erosteko kostua 10 eurokoa izango da, eta eramaileari 20 euroko balioa emango zaio ( % 50eko aurrezpena), kanpainari atxikitako Muskizko saltoki seinalatuetan soilik kontsumitzeko.

Bonua behin bakarrik erabili beharko da kanpainari atxikitako saltokietan; erosketaren zenbatekoa bonuaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, ez da eskudirutan itzuliko, erosketa bakoitzeko gehieneko bonu metagarriak 4 izanik.

Kanpaina 2021eko maiatzaren 31ra arte egongo da indarrean. Pertsona bakoitzak establezimendu bakoitzeko gehienez 4 bonu erabili ahal izango ditu kanpainan.

Muskizko Denda Bonuaren aurtengo edizioan, merkatariek berek eskainiko dizkiete bonuak beren establezimenduan eta udalerrian deskontuarekin erosi nahi duten kontsumitzaileei. Muskizko tokiko ekonomian 105.000 euroko eragina izango du.

BONODENDA 2020 MUSKIZ