BONO SESTAO HEMEN

Sestaoko tokiko merkataritzan kontsumoa indartzeko, Sestaoko merkatarien Elkarteak eta Udalak Sestao Bonuaren edizio berri bat jarriko dute abian.

Guztira, 15 euroko 5.000 unitate jarriko dituzte zirkulazioan; bezeroak 10 euro ordainduko ditu, eta Udalak gainerako bostak, eta kontsumitzaileak % 33ko deskontua izango du. Horrela, Udalak 25.000 euro jarriko ditu kanpaina hau aurrera eramateko, eta 75.000 euroko eragina izango du sektorean.

Zulema Blanco Sestaoko Merkatarien Elkarteko presidentearen hitzetan, helburua “herritarrak gure establezimenduetara erakartzea eta kontsumoa sustatzea da, COVID19ak eragindako ondorioak arinduz”.

Jesus Amenedo Sestaoko Merkataritza zinegotziak azaldu duenez, merkataritza sektoreak bizi duen egoera ikusita, aurten bonuaren kanpaina aurreratzea erabaki dute; urtero udazkenean egiten dute, uda hasieran, eta horrek ez du esan nahi udazkenean beste ekimen bat proposatzen dutenik. Halaber, herritarrei dei egin die “jendeak tokiko merkataritzan kontsumitzeko”.

Aurtengo edizioan, “BONO SESTAO HEMEN” kanpainak aldaketa garrantzitsu bat ekarri du: bonuak ez dira banketxe batean salgai jarriko, aurrekoetan gertatu den bezala; aitzitik, bezeroen eskura egongo dira atxikitako saltokietan.

– Pertsona bakoitzak gehienez hiru bonu erosi ahal izango ditu bere NANarekin establezimendu bakoitzean.
Kanpaina datorren ostiralean, hilak 10, hasiko da eta abuztuaren 10era arte iraungo du.

Udaleko iturriek aurreratu dutenez, ostalaritzari laguntzeko bonu bat martxan jartzeko lanean ari dira.

BONO SESTAO HEMEN Kanpainaren Kartela