BONO “STZ UDA 2020”

Santurtziko Udalak, Merkataritza Bulego Teknikoaren eta Turismo Bulegoaren bidez, jarraitzen du tokiko ekonomia-jarduera dinamizatzeko lanean, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzeko ekimenak abian jarriz.

Udalak “Bono STZ Uda 2020” kanpaina aurkeztu du, COVID19ren krisiak kaltetutako ekonomia-sektore horietan kontsumoa sustatzeko helburua duena.

Bonu horien bidez, bezeroek erosketen % 33 aurreztu ahal izango dute. Bonu bakoitzaren truke 10 euro ordainduko dira, baina kanpainari atxikitako establezimenduetan 15 euroko balioa duten erosketak egiteko aukera emango dute. Gehienez lau bonu erabili ahal izango dira saltoki bakoitzeko, hau da, 60 euro.

Ekimen horretan Santurtziko 200 bat lokalek hartu dute parte, hala modako dendek, oinetakoek, etxekoek eta liburu-dendek nola ile-apaindegiek, estetika zentroek, tabernek eta jatetxeek. Zerrenda osoa udalaren webgunean dago (www.santurtzi.eus).

Atxikitako establezimendu guztietatik % 55 saltokiak dira, % 21 ostalaritza eta jatetxeak eta % 24 zerbitzu pertsonalak.

Ekimen honen bidez, Santurtziko establezimenduetan gutxi gorabehera milioi erdi euroko gastua eragitea kalkulatzen da.

Kartela