FotoacuerdoSanitasEzkerraldenda1

LANKIDETZA HITZARMENA SANITAS-EKIN

Berriki, Ezkerraldenda Federazioa eta Sanitas lankidetza hitzarmen batera heldu dira. Akordio honekin bi erakundeak, Sanitasek eskainitako zerbitzu eta eskaintzei esker, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko merkatarien, ostalarien eta profesionalen baldintzak hobetzeko eta haien aktibitatearen balioa nabarmentzeko asmoz elkarrekin lan egiteko konprometitzen dira . 

baraka

AceBarakaldoko V. Erakuslehio Lehiaketa

AceBarakaldoko V. Erakuslehio Lehiaketa martxan jada.  Ekainean zehar Barakaldoko establezimenduek haien erakuslehioak galaz jantziko dituzte barakaldarrek haien gustukoena zein den erabaki dezaten, eta beti bezala, AceBarakaldok Barakaldoko tokiko merkataritzari bisitak saritu nahi ditu. Oraingo honetan, elkarteak bere webgunea bisitatzen eta bozkatzen dutenen artean erosi-txartelak banatuko ditu.

gozatu-kartela

“GOZATU SESTAO” KANPAINA BERRIA

Sestaoko udalak Sestaoko Merkatarien Elkartearekin batera “Gozatu Sestao” kanpaina berria abian jarri du. Kanpaina honekin, ekitaldiz eta zozketaz beteriko programa batez baliatuz, udalerriko komertzioa dinamizatzea lortu nahi da

orga Portugalete

Udaberrian Portugaleteko dendetan erosteak badakar saririk

Portugaleten “Udaberrian Portugaleteko dendetan erosteak badakar saririk” kanpaina martxan ipini da. Portugaleteko saltegiek herriko establezimenduetan erosketak egiten dituzten bezeroak saritu nahi dituzte. Izan ere, kanpaina honek xede du bezeroek gertuko dendetan jartzen duten konfiantza saritzea eta halaber, eskertzea.

MeatzalJaia 2016 (Programa)

Datorren igandean (maiatzak 8) Abanto-Zierbenako  herrian MeatzalJAIA ekitaldiaren hirugarren edizioa ospatuko da. Meatzaldeko merkataritzaren jaia izango da.

HIRU EGUNETAN AGORTU DIRA TRAPAGARAN BONUAK

Pasa den ostegunean, 2016ko apirilaren 21ean, 1.250 bonu jarri ziren salgai Caja Rural de Navarran, hau da, Trapagarango Udalak eta Baturik-ek, Merkatari eta Ostalarien Elkarteak zirkulazioan jarri dituztenak TRAPAGARAN BONUAren 3. Kanpainaren barruan. Bonuok  hiru egun geroago, astelehenean, apirilaren 25ean, agortu egin ziren.

TRAPAGARAN BONUAREN KANPAINA BERRIA

  Valle de Trapaga-Trapagarango Udalak eta Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (BATURIK), Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailarekin eta Caja Rural de Navarrarekin elkarlanean, TRAPAGARAN BONUAREN kanpaina berria prestatuko dute. Hauek bere ezaugarriak izango dira: 250 bonu jaulkiko dira, bakoitza 30 eurokoa. 20 eurotan erosiko da bakoitza, baina eramaileari 30 euroko balioa emango dio kanpainara atxikitako Valle de Trápaga-Trapagarango establezimenduetan …