“COMERCIOS SLOW DENDAK”

Ezkerraldenda federazioak “COMERCIOS SLOW DENDAK” kanpaina aurkeztu du. Honen helburua ezkerraldeko eta meatzaldeko saltokietan erosketa arduratsuak eta iraunkorrak bultzatzea da. Ekimena Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailarekin elkarlanean jarri dugu martxan.

Duela hamarkada bat baino gehiagotik “Slow” mugimendua indarra hartzen ari da gure inguruan. Ezagunenen artean “Slow Travel” dago, non bidaiak modu kontzienteagoan antolatzen diren, une bakoitzaz gozatuz eta tokikoa errespetatuz. “Slow Food”, janari ekologikoaren kontzeptua, zero kilometrokoa, sasoikoa eta gure ingurua errespetatuz.

Erosketetan aplikatzen badugu, “Slow Shopping” mugimendua ere sortu da, eta haren ezaugarriak tokiko merkataritzakoekin oso lotuta daude.

HELBURUAK

“COMERCIOS SLOW DENDAK” kanpainaren helburua bezeroentzako erosketa ekintza egokia izatean oinarritutako zerbitzua eskaintzen duten merkatariek “SLOW” saltokien katalogo baten parte izatea da. Era berean, ekimena aurkezteko lan bat egin ondoren, merkatariek kanpainan parte hartzeko izena eman ahal izango dute. Uste duguna baino Slow Dendak gehiago ditugu:

  • Hurbileko produktuak/artikuluak saltzearen aldeko apustua egiten dute.
  • Eskuz egindako artikuluak/produktuak, jasangarriak eta ekologikoak jasotzen dituzte.
  • Aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzua dute.
  • Beren produktu edo zerbitzuei buruzko informazio zehatza eskaintzen dute tailerren, mikroformazioen eta zuzeneko erakustaldien bidez.
  • Esperientzia sentsorialen aldeko apustua egiten dute, hala nola produktuen dastaketak, showroomak, doako saioak.
  • Gizarte- eta toki-ekonomiarekin eta haren komunitatearekin konpromisoa hartzen dute.
  • Sinergiak sortzen dituzte inguruko saltokien artean, eta horiek osatu egin daitezke.

Ginera “COMERCIOS SLOW DENDAK” saltokien katalogoarekin batera, parte hartzen duten saltokien online presentzia sustatuko da, haien jarduerak ikus-entzunezko materialarekin eta material grafikoarekin zabalduz.

“Jasangarriak izatearen alde egiten duten merkatariei balioa eman behar diegu; tokiko ekoizpenari eta bezeroengan aztarna emozionala uzteari. Eta, horretarako, izen-abizenak jarri behar zaizkie”; zehaztu du Fernando Miravalles, Ezkerraldendako presidenteak.

Hemen kanpainaren aurkezpen bideoa ikus dezakezue.