ETEentzako mikrokredituak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Aurrera! Planean iragarritako 12 neurrien barruan, mikrokredituak ditugu, eta haietara 15 milioi euro bideratuko dira guztira, 2 zatitan banatuta:

  • ETEei zuzendua (10 m €)
  • Autonomoei zuzendua (5 m €)

Gaur iragarri dira enpresa txiki eta ertainentzako mikrokredituak, merkataritzaren, ekoizpenaren eta antolakuntzaren suspertzearekin lotutako gastuak ordaintzeko, baina ez zorra birfinantzatzeko eta pasiboa egituratzeko.

Neurri horrek 7.500 €arteko maileguak ditu enpresa bakoitzeko, interesik gabe (% 0), komisiorik gabe eta berme eta abal pertsonalik gabe.

Honako hauek jaso ahal izango dituzte onurak:

  • Start Ups, edozein tamainatako teknologia-arlokoa eta zerga-egoitza Bizkaian duen sektorekoa (langile-mugarik gabe, 5 urteko antzinatasuna arte)
  • Besteren konturako 5 langile arteko enpresa txikiak (antzinatasuna ez dute kontuan hartuko)

Baztertuak: finantza-sektorean oinarritutako jarduera duten proiektuak

Bateraezinak dira Elkargik edo ICOk abalatutako maileguekin, baldin eta epeak eta maileguak finantzatutako gastuak bat badatoz.