EuskadiBonoDenda Campaña

EUSKADI BONO DENDA

Orain, zure establezimendua atxiki dakioke EUSKADI BONO DENDA programari. Pizgarri programa bat da EAE osoarentzat, Euskadiko herritarren eskura dauden deskontu-bonuen bidez, Euskadiko lurralde-eremu osoan kanpainari atxikitako txikizkako merkataritza-establezimenduetan ondasunak erosteko.

ATXIKITZEKO EPEA

2020ko urriaren 6tik urriaren 27ra.

ZERTAN DATZA?

  • “Euskadi bono-comercio/Euskadi bono-denda” horietako bakoitza deskontu- bonutzat hartuko da, 10 euroko balioarekin, atxikitako establezimenduetan gutxienez 30 euroko erosketa baten gainean. 
    • Ez dago paperezko bonorik. Deskontu-bonuak establezimenduek berek aplikatuko dituzte, EAEn bizi direla egiaztatu, adina eta ondasunak eskuratzeko unean onuradunak identifikatu ondoren. Alde horretatik, erakunde laguntzaileak beharrezko mekanismoak jarriko ditu atal honetan adierazitakoa bermatzeko eta egiaztatzeko.
    • Programari atxikitako saltokiek deskontu-bonuen kopuru jakin bat eskuratu ahal izango dute, aurreikusitako plataforma teknologikoaren bidez. Plataformaren bidez, deskontua aplikatzeko eta konpentsatzeko eragiketa guztiak egingo dira.
  • Pertsona bakoitzak gehienez lau deskontu-bonu gehi ditzake, berrogei euroko balioarekin. Deskontu-bonu horiek establezimendu batean baino gehiagotan edo bakar batean erabili ahal izango ditu onuradun bakoitzak.
    • Saltokiek pertsona fisiko onuradunaren datuekin beteko dute bonua, pertsona bakoitzeko 4 bonuren muga kontrolatzeko, eta erosketa-tiketaren kopia bat erantsiko dute. Saltokiek ezin izango dute bonurik erreserbatu edo gorde beren bezeroentzat.
    • Atxikitako establezimendu eta enpresek, egiten duten eragiketa bakoitzeko, onuradunaren nortasuna egiaztatzen duen dokumentua erantsi beharko dute plataforman, bai eta deskontu-bonua erabiltzeko behar diren zenbatekoak justifikatzen dituen faktura ere. Halaber, plataforma horretan gorde, kontabilizatu eta ordainduko dira atxikitako establezimendu edo enpresa bakoitzeko aplikatutako deskontu-bonuak.

PROGRAMAREN IRAUPENA

2020ko urriaren 28tik abenduaren 31ra.

EUSKADI BONO DENDA ATXIKIMENDUA

Zure establezimendua programari atxiki diezaiokezu webgunean www.euskadibonodenda.eus/eu/

NORK PARTE HAR DEZAKE?

Programari atxiki ahal izango zaizkio produktu eta ondasunak kontsumitzaileei saltzea helburu nagusi duten merkataritza-establezimenduak, EJZren epigrafe hauetakoren batean:

  • 644.3 Gozogintzako, opilgintzako eta konfitegintzako ekoizkinen txikizkako merkataritza.
  • 644.4 Izozkien txikizkako merkataritza.
  • 644.5 Bonboien eta karameluen txikizkako merkataritza.
  • 645 Mota guztietako ardoen eta edarien txikizkako merkataritza.
  • 651 Ehungintza-gaien, jantzigintza-gaien, zapaten, larruen eta larrugintza- gaien txikizkako merkataritza.
  • 651.1 Etxerako ehungintza-gaien eta jantzi-gaien, alfonbren nahiz antzekoen eta tapizgintza-gaien txikizkako merkataritza.
  • 651.2 Gorputzerako nahiz bururako mota guztietako jantzien txikizkako merkataritza.
  • 651.3 Lentzeriaren eta kortseteriaren txikizkako merkataritza.
  • 651.4 Mertzeriako eta paketeriako gaien txikizkako merkataritza.
  • 651.5 jantzi berezien txikizkako merkataritza.
  • 651.6 Zapaten, larruzko produktuen eta imitaziozkoen nahiz ordezko ekoizkinen, gerrikoen, diru-zorroen, poltsen, maleten eta, oro har, bidaiatzeko gauzen txikizkako merkataritza.
  • 651.7 Larrukigintzako jantzien txikizkako merkataritza.
  • 652.2 Drogeriako, lurringintzako eta kosmetikako produktuen, garbiketako gaien, pinturen, bernizen, disolbatzaileen, paperen eta dekoraziorako beste ekoizkin batzuen eta kimikako ekoizkinen txikizkako merkataritza.
  • 652.3 Lurringintzako eta kosmetikako ekoizkinen eta norbere higienerako eta garbiketarako gaien txikizkako merkataritza.
  • 652.4 Belar-dendetako landareen eta belarren txikizkako merkataritza.
  • 653.1 Altzarien txikizkako merkataritza (bulegokoak ezik).
  • 653.2 Material eta aparatu elektrikoen, elektronikoen eta etxetresna elektrikoen, argindarraz besteko energia mota batez eragiten diren etxeko bestelako aparatuen eta sukaldeko altzarien txikizkako merkataritza.
  • 653.3 Etxeko hornidurarako, burdindegiko, apaindurako, oparitarako edo erakartzeko gaien txikizkako merkataritza (erakartzeko gaiak, imitaziozko bitxiak eta etxetresna elektriko txikiak barne).
  • 653.4 Eraikuntzako materialen eta saneamenduko gaien eta altzarien txikizkako merkataritza
  • 653.5 Ateen, leihoen eta pertsianen, molduren eta markoen, oholtzen eta parket-mosaikoen, saski- eta kortxo-gaien txikizkako merkataritza.
  • 653.6 Brikolajeko gaien txikizkako merkataritza
  • 653.9 Bestelako ataletan bildu ez diren etxeko ekipamendurako gaientxikizkako merkataritza.
  • 654.5 Mota guztietako makineriaren txikizkako merkataritza (etxeko aparatuak, bulegokoak, medikuenak, ortopedikoak, optikoak eta argazkigintzakoak izan ezik).
  • 657 Musika-tresnen eta haien osagarrien txikizkako merkataritza.
  • 659.2 Bulegoko altzarien eta bulegoko makina eta ekipoen txikizkakomerkataritza.
  • 659.3 Medikuntzako, ortopediako eta optikako tresnen txikizkako merkataritza.
  • 659.4 Liburuen, egunkarien, papergintzako osagaien eta irudi eta arte ederretako gaien txikizkako merkataritza.
  • 659.5 Bitxigintzako, erlojugintzako, zilargintzako gaien eta imitaziozko bitxien txikizkako merkataritza.
  • 659.6 Jostailuen, kiroletako gaien, kirol arroparen, zapaten eta buruko apaingarrien txikizkako merkataritza.
  • 659.7 Hazien, ongarrien, lore eta landareen nahiz animalia txikien txikizkako merkataritza.
  • 659.8 Sex-shop deituriko txikizkako merkataritza.

Bizkaiko Lurraldean, halaber, honako establezimendu hauek sartzen dira,Bizkaiako Foru Aldundiak egindako ekarpenaren esparruan:

  • 972.1- Gizonezko eta emakumezkoentzako ile-apainketa zerbitzuak. Bizkaiko irudi pertsonaleko Q arau profesionala dutenak bakarrik (www.normaimagenpersonal.com)
  • 972.2.- Edergintza-areto eta -institutuak eta estetika-kabineteak. Bizkaiko irudi pertsonaleko Q arau profesionala dutenak bakarrik (www.normaimagenpersonal.com)

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak egindako ekarpenaren esparruan, Bizkaiko lurraldean sartzen dira:

INFORMAZIO GEHIAGO

https://www.euskadibonodenda.eus/eu/contenido/mas-informacion