Euskadi Turismo Bono

EUSKADI TURISMO BONUA

Orain, zure establezimendua atxiki dakioke “EUSKADI TURISMO BONUA” programari. Euskadiko turismo-, sukaldaritza- eta ostalaritza-establezimenduetan kontsumoa piztea du helburu «Euskadi Turismo Bonuak», sektoreko langile autonomoak, mikroenpresak eta ETEak indartzen, haien jarduera dinamizatzen eta tokiko nahiz eskualdeko eremuan duten eragina sustatzen laguntzeari begira.

ATXIKITZEKO EPEA

2020ko urriaren 6tik urriaren 27ra.

ZERTAN DATZA?

Deskontu-bonuek hiru balio ezberdin izango dituzte (5, 10 edo 20 euro), egindako erosketaren arabera (20, 40 edo 60 eurokoerosketak).

  • 5 eta 10 euroko deskontu-bonuak 20 eta 40 euroko gutxieneko erosketetan aplikatu ahalko dira, hurrenez hurren, ostalaritzako, sukaldaritzako eta interes turistikoko jardueretako establezimendu eta enpresetan.
  • 20 euroko deskontu-bonua, berriz, 60 euroko gutxieneko erosketetan aplikatu ahalko da, ostatatze-establezimenduetan.

Bakoitzak, gehienez ere, 40 euroko balioa deskontatu ahalko du deskontu-bonuen bidez. Eta, fakturako eta establezimenduko, bi deskontu-bonu bakarrik aplikatu ahalko dira. 18 urtetik gorakoek gozatu ahalko dute bonuez, Euskadiko Autonomia Erkidegoan bizi direnek nahiz kanpotik bisitan etorritakoek.

Programarako berariaz sortu den plataforma baten bidez egingo da guztia. Aplikazioak berak ahalbidetzen du dagokion deskontua aplikatu ahal izateko titulura sartzea eta, hala badagokio, deskargatzea, eta onuradunaren nortasuna (NAN-zk.) eta deskontu-bonua aplikatzeko behar diren gutxieneko zenbatekoen justifikazio-faktura eransten zaizkio eragiketa bakoitzari.

PROGRAMAREN IRAUPENA

2020ko urriaren 28tik abenduaren 31ra.

“EUSKADI TURISMO BONUA” ATXIKIMENDUA

Zure establezimendua programari atxiki diezaiokezu webgunean https://www.euskaditurismobono.eus/eu/

NORK PARTE HAR DEZAKE?

Bada, honako establezimendu, enpresa eta profesional hauek atxiki daitezke programara, eta, beraz, diru-laguntza jaso, turismo-, sukaldaritza- eta ostalaritza-arloko ondasun, produktu eta zerbitzuen kontsumorako, askotariko aldaeretan: 

  • Ostatatze-establezimenduak (nekazaritza-turismoko establezimenduak, landetxeak, aterpetxe turistikoak, apartamentuak, kanpinak, landetxeak eta hotelak).
  • Turismo-gidak. 
  • Bitartekaritzako turismo-enpresak: bidaia-agentziak eta bidaia-antolatzaileak.
  • Sukaldaritza- eta ostalaritza-establezimenduak (jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak).
  • Natura-inguruneko kirol-jardueretako enpresak; hala nola, turismo aktiboa eta abentura-turismoa.
  • Ibilbide turistikoak egiten dituzten garraio-enpresak.
  • Kultura-, gastronomia- eta natura-ondarea jendarteratzen duten enpresak. 
  • Jolaserako zentroak.

INFORMAZIO GEHIAGO

www.euskaditurismobono.eus/eu/contenido/mas-informacion