Eusko Jaurlaritzak merkataritza-sektoreari emandako laguntzak

Joan den ostiralean, maiatzaren 29an, EHAAn COVID-19 laguntzak argitaratu ziren euskal merkataritza-sektorerako. Laguntza horiek ekainaren 1etik 29ra bitartean eskatu ahal izango dituzu, ez da kontuan hartuko eskaera aurkeztu den hurrenkera, zenbait irizpide kontuan hartuta baloratuko dira.

Beren konturako langileek edo autonomoek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, mikro-enpresek eta txikizkako enpresa txikiek eskatu ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta haien jarduera nagusia guztiz eten bada edo hileko diru-sarrerak gutxienez %75 murriztu badira 2019ko aldi berarekin alderatuta (2019ko martxoaren 14a eta apirilaren 13a), edo, bestela, alarma-egoera deklaratu aurreko hilean.

Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak honako hauek izango dira:

  • Merkataritza-jarduera garatzen den lokal edo hiri-finka bakar baten alokairu-gastuak, alarma-egoera indarrean jartzen denetik (2020ko martxoaren 14tik) eta 2020ko abuztuaren 31tik aurrera hartzen duen denbora-eremuaren barruan ondoz ondoko 3 hilabeteri dagozkienak.
  • Merkataritza-jarduera garatzen den lokalaren edo hiri-finkaren erosketa estaltzera bideratutako hipoteka-maileguen edo mailegu pertsonalen kuotak (amortizazioa + interesak), alarma-egoera indarrean sartzen denetik 2020ko abuztuaren 31ra arteko denbora-eremuaren barruan ondoz ondoko 3 hilabeteri dagozkienak.
  • Osasun-alarmaren egoera indarrean jarri aurretik (2020ko martxoaren 14a) erositako eta jasotako udaberriko produktuen stocka (2020ko uda) erosteko gastua.

Gastu arrunt hauek, baldin eta jarduerarekin zuzenean lotuta badaude:

  • Energia-horniduren, telekomunikazio-zerbitzuen (telefonoa, Internet) eta aseguru-primen gastuak, alarma-egoera indarrean jarri zenetik 2020ko abuztuaren 31ra arteko denbora-eremuaren barruan ondoz ondoko 3 hilabeteri dagozkienak.
  • COVID-19ren eraginari lotutako askotariko laguntzen aholkularitza- eta kudeaketa-zerbitzuak kontratatzearen ondoriozko gastuak
  • Merkataritza-elkarteetako afiliazio-kostuak