Eusko Jaurlaritzaren COVID19 laguntza-lerroa

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, funtsezkoa da ezohiko neurriak ezartzea aparteko ezaugarriak dituen egoera ekonomiko eta sozial batean. Hori dela eta, 25 m/€- ko mailegu zuzenetarako premiazko finantzaketa-lerro bat aktibatu du Elkargirekin batera, autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko, Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) bidez. 

Helburua da osasun-krisiaren inpaktua arintzen saiatzea, eta euskal enpresa txiki eta ertainen, mikroenpresen, autonomoen eta saltokien altxortegia kolapsa dezakeen finantza-eragina arintzen saiatzea. Hartara, erabilgarri badago likidezia-tentsioak estaltzeko finantzaketa hori. 

Finantzen Euskal Institutuaren COVID19 lerroa erabili ahal izango da enpresaren ohiko funtzionamenduko sei hilabeteren baliokideak diren egituragastu finkoak estaltzeko; edonola ere, zenbateko horretatik likidezia- edo kostuerraztasun iragankor edo aldi baterako guztiak kendu beharko dira (adibidez, foru-ogasunen geroratzeak, Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteek eragindako lan-kostuen murrizketa edo aplika daitezkeen beste kenkari batzuk). 

Hauek dira maileguen baldintzak: 

  • Zenbateko minimoa: 5.000€ autonomoentzat eta 50.000€ enpresa txiki eta ertainentzat. 
  • Zenbateko maximoa: 50.000€ autonomoentzat eta 1.000.000€ enpresa txiki eta ertainentzat. 
  • Interes-tasa: % 0-ko kostua (FEIk diruz laguntzen du Euribor + urteko % 0,50).
  • Finantzaketa-epea: Gehienez 5 urte. 
  • Gabezia: 12 hilabetera arte. 
  • Kuotak: Hiru hilean behin. 

Hauek dira eskuratzeko baldintzak:

  • Jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidego barruan egitea, egoitza soziala, erabaki-zentroa eta/edo gutxienez jarduera-zentro bat Euskadin izanik. Enpresa txiki eta ertainaren kalifikazioa edukitzea. 
  • Finantzen Euskal Institutuarekin edo Elkargirekin mugaeguneratutako zorrik ez izatea. 
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea. 

Era berean, eskaerarekin batera, osasun-larrialdiak norberaren jardueran duen eraginaren deskribapen labur bat aurkeztu beharko da, baita nork berak dituen finantzaketa-beharren deskribapen labur bat ere.