Ezkerraldeko eta Meatzaldeko merkataritza, Covid-19ko biktimen doluz


Ezkerraldendak datorren ostegunean 5 minutuko isilunea deitu du establezimenduetako ateetan.

Ezkerraldenda federazioak dei egin die Ezkerraldeko eta Meatzaldeko saltokiei 5 minutuko isilunea egin dezaten beren saltokien ateetan datorren ostegunean eguerdiko 12: 00etan. Coronabirusak hildako pertsonen oroimenez eskaini nahi duten omenaldia izango da.


Une horretara arte, eskualdeko saltokietan, Ezkerraldendak gonbita egiten die elkartekideei beren saltokietako ateetan eta sare sozialetan krespoi beltz bat jar dezaten. “Hildako pertsonekiko ez ezik, lagunekiko eta senideekiko ere errespetua erakusteko modua da, horiek gure bezeroak izaten jarraitzen baitute”, nabarmendu du Fernando Miravalles Ezkerraldendako presidenteak.


Horrela, gobernu zentralak ekainaren 5era arte deitutako 10 eguneko dolu ofizialarekin bat egingo du federazio komertzialak. Estatu osoan 27.000 biktima baino gehiago izan dira. Ezkerraldendak omenaldi honetan parte hartzeko gonbitea egin die bizi den 8 udalerrietako merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimendu guztiei.