2016. urtean, Ezkerraldenda Federazioak, berriro, bere merkatari eta profesionalen arteko batasunaren alde apustu egin zuen. Oraingo honetan, gure arteko lankidetza sustatu eta saritu nahi izan dugu eta, honen harira, Fideltasun Txartela sortzea erabaki dugu. Txartel honi esker gure artean identifikatuko ahal izango dugu eta abantaila ugari lortu ditzakegu.

Fideltasun Txartelaren funtsionamendua gure elkarkideek Federazioari axikitako establezimenduetan egindako erosketetan deskontuak edota abantailak lortzea datza. Bakarrik, Fideltasun Txartela originala edozein atxikitako establezimendutan erostean erakutsi behar duzu eta merkatariek edota profesionalek eskeinitako deskontuez eta abantailez goza ditzakezu.
Txartela Fidelidad Ezkerraldenda

Fideltasun Txartelaren helburuak hauexek dira:

  • Elkarkideei abantailak ematea. Saltzailea bazara erosketa bultzatzearekin edo, eroslea bazara, egindako deskontuarekin.
  • Elkarkideen arteko harremanak zabaldu eta sendotu. horrela Ezkerralde eta Meatzaldeko merkatarien eta prefesionalen arteko sinergiak sortuko dira.

Txartelaren eskaera

Soilik Ezkerraldendako kidea izanez jadanik “Fideltasun Txartela” programan parte hartzen duzu. Elkarte bakoitzak txartela fisikoak establezimenduei bidaliko dizkie. Holan ez izatekotan, edota txartela galtzekotan, zure Elkartearekin edo Ezkerraldendarekin harremanetan jarri behar izango duzu.

Txartelaren baldintzak

Txartelak Ezkerraldendari atxikitako establezimenduetan erostean abaintala ugari dakartza.
Indarrean dauden eskaintzak hemen kontsulta ditzakezu