HIGIENE- ETA OSASUN-ARLOKO SEGURTASUN-PROTOKOLOA, JATETXE-ARLOKO SEKTOREARENTZAKO

Eusko Jaurlaritzak jatetxe-arloko sektorearentzako higiene eta osasun segurtasuneko protokoloa eman digu.

Protokolo honek erreferentzia bat izan nahi du, eta sektorearentzat ulerterraza den segurtasunneurrien bilduma bat dauka. Horretarako aintzat hartu dira Osasun Ministerioak, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak eman dituzten askotariko jarraibide eta gomendioak.

Bertan, babes-neurri orokorrak, bezeroek hartu beharreko neurriak, urruntze sozialekoak, higieniko-sanitariokoak eta antolaketakoak, garbiketa- eta desinfekzio-prozedurak… zehazten dira.

Protokolo hori eguneratzen joango da egoerak aurrera egin ahala.

Jatetxe-arloko sektorearentzako higiene eta osasun segurtasuneko protokoloa deskargatzeko (2020/05/08), egin klik HEMEN.