EZKERRALDENDA, webgune honen titular gisa, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak agintzen duenari jarraiki, lege ohar hau sortu du:
Webgune honetatik nabigatzeak “Lege ohar” honetan jasotako baldintzak betetzea dakar. Baldintza horiek eguneratu egin daitezke, aldizka eta aldez aurretik abisurik eman gabe.
Webgunetik nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak baldintza horiek ondo ulertu dituela eta onartzen dituela.
1.Webgunea eguneratu eta aldatzea
EZKERRALDENDA eskubidea du bai bere webguneko edukiak bai konfigurazioa eta aurkezpena aldatu edo ezabatzeko, aldez aurretik abisurik eman gabe, eta horregatik inolako erantzukizunik hartu gabe. Kasu horretan, lege ohar berria indarrean sartuko da, www.ezkerraldenda.com webgunea erabiltzailearen esku jartzen den momentutik.
2.Informazio orokorra
-Izen soziala: EZKERRALDENDA
-Egoitza Cristobal Murrieta 25 etorbidea, 48980 Santurtzi
-Inskribatuta: Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan 30/09/2005ean.
-IFK: G-95390712
-Posta elektronikoko helbidea: ezkerraldenda@hotmail.com (edo info@ezkerraldenda.com)
3.Jabetza intelektuala
EZKERRALDENDA www.ezkerraldenda.com webguneak dituen eduki guztien jabea da (datu baseak, irudiak eta argazkiak, marrazkiak, grafikoak eta testu fitxategiak barne). Edukien hornitzailea ere izan daiteke horien jabea, lizentzia edo lagapenaren bitartez. Jabego intelektualaren nazioarteko nahiz estatuko arauek babesten dute, bereziki Jabego Intelektualaren Legearen Testu bateginak, apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretuak onartutakoa. Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute webgunean jarritako edukiak aipatutako Legea, morala, ohitura egokiak eta ordena publikoaren arabera erabiltzeko.Beraz, debekatuta dago edukiak erreproduzitzea, banatzea edo osorik edo zati batean komunikatzea, EZKERRALDENDAREN berariazko eta idatzizko baimenik gabe. Erabiltzaileak ez du EZKERRALDENDAREN edo hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialaren eskubideen kontrako jokabiderik izango, horrekin beste inoren intimitate pertsonala edo familiarra urratzen edo bere irudia kaltetzen badu edo moraltasunaren kontrakoa baldin bada. Erabiltzaileak edonola ere kalterik gabe utziko du EZKERRALDENDA bere erabileraren ondorioz egindako edozein erreklamazioren aurrean, judiziala izan zein ez izan. www.ezkerraldenda.com webguneko marka, errotulu, zeinu bereizle zein logoen jabetza EZKERRALDENDArena da eta behar den eran erregistratuta egongo dira. Erabiltzaileari ez zaio inolako ustiapen eskubiderik lagako, webgunea ondo erabili ahal izateko beharrezkoa denaz harago.Testu, datu eta marrazki teknikoen jabetza EZKERRALDENDArena edo informazioa hornitu duten erakundeena da. Elementu horiek ezin ditu beste inork aldatu, kopiatu, eraldatu, bestelakotu, erreproduzitu, egokitu edo itzuli, eduki horren titularraren berariazko baimenik eduki ezean. Testu, datu eta diseinu grafikoak erabilgarri jartzeak ez du esan nahi, inolaz ere, titulartasuna laga denik, edo ustiatu, erreproduzitu, hedatu, eraldatu, banatu edo helarazteko eskubidea eman denik, www.ezkerraldenda.com webgunearen bidezko erabileraz kanpo betiere.
4.Webgunearen edukia
EZKERRALDENDA ez da erabiltzaileek edukien gainean egiten duten erabileraren ondoriozko kalteen erantzulea izango, ezta indarreko legearen araberako arau-hausteen erantzulea ere. Ez daukagu erantzukizunik webgune honetatik esteka edo bilatzaile bidez sar daitekeen hirugarrenen web orrietan dagoen informazioaren gainean.
5.Estekak
ezkerraldenda.com webgunearekin lotura bat sortu nahi duten bestelako webguneetako titularrek, bestetik, honako konpromisoa hartu behar dute: EZKERRALDENDAREN logotipoa agertzen ez den beste web gune batekin loturarik ez sortzea. Halaber, ezin dute faltsua, zehaztugabea, edo okerra den adierazpenik egin, horrekin huts eragiten badute, edo oro har, legearen aurkakoa bada.Era berean, webgunearekin lotura bat sortu nahi duten bestelako webguneetako titularrek, honako edukia duten webguneetarako loturarik ez sortzeko konpromisoa hartu behar dute: izaera arrazista, xenofoboa edo pornografikoa dutenak, edo terrorismoaren apologia egiten dutenak eta, oro har, EZKERRALDENDAREN izen ona edo irudia edonola kaltetu dezaketenak. www.ezkerraldenda.com webgunearekin hiperestekak sortzeak ez du esan nahi, halabeharrez, EZKERRALDENDA lotura egin duen webgunearen titularrarekin merkataritza-harremanak dituenik edo harekin elkartuta dagoenik. Hiperestekak orri nagusirako edo atariaren hasiera-orrirako sarbidea emango du soilik, baina ez ditu inolaz ere erreproduzituko. Ez da framerik edo markorik sortuko webgunearen gainean. Ez da Adierazpen faltsurik edo desegokirik egingo EZKERRALDENDARI buruz. Ez da adierazi edo ulertarazi behar EZKERRALDENDA lotura hori baimendu duela edo lotura ezarritako webgunean eskaini edo eskura jarritako zerbitzuak edonola ikuskatu edo bereganatu dituela. Hiperesteka egoteak ez dakar inolaz ere EZKERRALDENDAREN eta ezarri duen enpresaren arteko harremanik, ezta bere edukien edo zerbitzuen onarpenik edo onespenik ere. Webgunean hiperestekak egotearen helburua informazioa ematea da. Horregatik, EZKERRALDENDA ez du berariaz ezer adierazten, ez inplizituki inongo bermerik ematen aipatutako webgunean eskaintzen diren argibideen edota produktuen nahiz zerbitzuen inguruan.
6.Aspektu teknikoei buruzko argibideak
EZKERRALDENDA ez du inolako erantzukizunik edukiko Interneterako konexioak irauten duen bitartean ekipo informatikoetan eman daitezkeen arazo tekniko edo hutsen gainean, ezta hirugarren pertsonaren bat modu ez legitimoan sartzeagatik sortu daitezkeen kalteen inguruan ere, EZKERRALDENDAREN kontroletik kanpo badaude. Era berean, ez dugu erantzukizunik edukiko ematen dugun informazioaren hutsune edo akatsen ondorioz erabiltzaileak jasan ditzakeen kalteen inguruan, baldin eta informazio hori gurea ez den iturri batetik badator. www.ezkerraldenda.com webguneak zehaztasunik ezak, hutsegite nabarmenak, zehaztugabetasunak edo akatsak izan ditzake. EZKERRALDENDA ez du ezein kasutan bermatzen bere webgunean dauden datuen egiazkotasuna, zehaztasuna eta gaurkotasuna. www.ezkerraldenda.com webgunera sartzen den erabiltzaileak EZKERRALDENDA zeinahi erantzukizunetik kanpo uzten du, fidagarritasuna, erabilgarritasuna edo itxaropen faltsuak direla eta.
7.Legeriaren araberako araudia eta ezarri beharreko jurisdikzioa
ezkerraldenda.com web orriaren “Lege Oharra” eta gainerako eduki guztia honako lege-arauei jarraituz egin da: Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legea, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa Garatzeko Araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, eta uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzkoa; eduki hauek edozein unetan aldatu daitezke, indarreko legerian izandako aldaketei egokitzeko. Eta aplikagarria izango da “Lege oharraren aldaketak” izeneko atalean adierazitakoa. Web orri honen erabilera librea eta doakoa da, eta erabiltzaileek bertan sartu eta nabigatu dezakete, betiere EZKERRALDENDAREN orri honen “Lege Oharra” eta arlo horretan ezarri beharreko Espainiako legeria betetzen badira. EZKERRALDENDAREN orri honen zehaztasunak eta baldintzak direla eta sortzen diren auzietarako, Espainiako legeria aplikatuko da, eta erabiltzailearen bizilekuko Auzitegi eta Epaitegiek izango dute auziak ebazteko eskumena, bizilekua Espainian baldin badu, eta Bilboko Auzitegi eta Epaitegiek, bizilekua Espainiatik kanpo badin badu, eta espresuki egiten dio uko legokiokeen beste edozein foru edo jurisdikziori.