Victor Chavarri,19 – Bajo – Portugalete
– Astelehenetik ostiralera; 9:00 etatik 13:00 etara eta 16:00 etatik 19:30 etara
– info@portuzaharra.org
facebook.com/portuzaharrabar

 


Elkartea

Portu Zaharreko Merkatari eta Ostalarien Elkartea Portugaleteko alde zaharra berpizteko ideiarekin 2008. urtean sortu zen. Elkarte hau Ezkerraldenda Federazioaren eta CECOBIren barruan dago.

Portu Zaharra zona-elkarte txiki bat da baina ilusioz eta dinamismoz beterik dago. Nahiz eta aurrekontu eskasa izan eta zuzendari-batzordeko merkatariek kudeatu, elkartea ez da bakarrik komertzialki inplikatzen baizik eta kulturalki ere. Modu honetan bizia eta poza ematen dizkiote hain adierazgarri den udalerriko alde honi.

Urtero, Portugaleteko alde zaharra sustatzeko asmoz ekintza asko antolatzen dituzte. Haien artean azpimarratzekoak dira:  Solstizio Gaua (Doniene gaua), Balkoi Lehiaketa, Gaztaina jana herrikoia, Gymkanak edota Gabonetako Postalen Haur Lehiaketa.

Gainera, udalerriko beste elkarte batzuekin lan-harremanetan daude, hala nola,  Asociación de Vecinos del Casco Viejo eta Portugaleteko Aisialdi Sareareakin… halaber, Portugaleteko Merkataritza Dinamizaziorako Bulegoaren titularrak dira. Bulego hau Euskadiko Merkataritza Bulegoen sarean dago. Bulego honek elkarte harremanak sendotzeko ekimenak eta establezimenduei aholkuak emateko zerbitzua doan ematen du. Adibidez:

  • Hasiberriak diren edota jadanik dauden establezimenduei aholkularitza ematea.
  • Laguntza eta diru-laguntzei buruzko aholkularitza.
  • Sektorearen ordenantzei eta legediari buruzko informazioa ematen du.
  • Beherapen eta likidazioen tramiteak egiten ditu, baita  Ekonomiaren garapen eta lehiakortasunaren sailako eta beste erakundeetako laguntzen esakerak ere egiten ditu.
  • Formakuntza.
  • Merkataritza asoziazionismoa bultzatzea.
  • Beste merkataritza elkarteekin eta udalarekin merkataritza dinamizaziozko ekintzak antolatzea.

Portu Zaharreko Merkatari eta Ostalarien Elkartea betidanik herrian erreferentzia izan den merkataritza hobesten saiatzen da, holan, merkatarieei laguntzeaz gain, hiritarrei eta turismoari laguntzen die.
Urtean zehar, Portu Zaharreko Merkatari eta Ostalarien Elkartea tokiko merkataritza, enpresa eta ostalaritzari laguntzen saiatzen da ospe handiko kanpaina batzuekin, adibidez:

Pagotxen azoka

Pagotxen azoka urtean bitan ospatzen da; martxoan eta irailean. Aste baten zehar merkatariek beraien establezimenduetako ateetara haien stock-en aukeraketa bat ateratzen dute; salneurri txikietan eskainiz. Falta zaigun zera hori prezio ezin hobean aurkitzeko aukera aparta da.

Solstizio Gaua

Solstizio Gaua ekainaren 23an ospatzen da. Urteko gaurik laburrena da eta udari ongietorria emateko ohitura zaharrei eusten zaie. Hau ospatzeko Portu Zaharra Elkarteak festa erraldoi bat antolatzen du. Bertan aurki daitezke:

  • Haur tailerrak
  • Txokolatada
  • Antzokia eta sorginen akelarrea.
solstizio-gaua-portugalete

 Jarrillero Bonua

Urriaren 26tik azaroaren 30rera bitartean, Portugaleteko Elkarte Profesional eta Komertzialarekin batera ekintza hau egiten da. Udalerriko merkataritza bizitza dinamizatzeko asmoz bonuak salmentan jartzen dira. Bonu hauekin kontsumitzaileek promozio honetara atxikitako establezimenduetako erosketetan %30 bat aurreztu dezakete. Edizio gutietan arrakasta handia izaten dute eta bonuak egun gutxitan agortzen dira.

Elkartutako establezimenduak

IZEN KOMERTZIALA HELBIDEA
Asador El Abra Mª Díaz de Haro, 6
Bar Allende Berri Plaza de la Ranchería, s/n
Bar Casa Vicente Plaza del mercado s/n
Calzados Ttipi-Ttapa Víctor Chávarri,19
El Pasaje Plaza El Cristo, 1
Farmacia Borja Arnáez Víctor Chávarri, 14
Farmacia Leire Azkona Víctor Chávarri, 29
Hurbil Victor Chavarri, 16
Marije Taberna Coscojales, 3
Mercería Bigistak Kinkiladenda Gral Castaños, 1
Modas Chao Víctor Chávarri, 8
Ni Desayuno Ni Diamantes Mª Diaz de Haro, 6
Pastelería Ibrain Víctor Chávarri, 1
Peluquería Laura Rodríguez Trav. Santa Clara, 1
Portu Imagen S.L. (CIO) Mª Diaz de Haro, 15
Profedeingles4u Victor Chavarri, 22
Reparaciones Pedro Víctor Chávarri, 22
Restaurante El Hule Víctor Chávarri,13
Restaurante Patxin Coscojales, 17
Suzko Keramika Trav. Santa Clara, 2
Zip Publiregalo Trav. Santa Clara, 1