Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, 2020ko uztailaren 3an, merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programa (MEC).
Programa horren helburua da EAEko merkataritza-establezimenduei bultzada eta laguntza ematea berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen eta azpiegituren hobekuntzaren bidez, kontuan hartuta, gainera, COVID-19k sortutako alarma-egoerak sortutako aparteko egoera.
Merkataritza-establezimenduak mantentzeko inbertsio-proiektuak bultzatuko dira, haien ekipamenduak, obra zibila, altzariak, ekipamendu informatikoa eta digitala finantzatuz, bai eta negozioaren segurtasun higieniko-sanitarioa mantentzeko beharrezkoak diren aktibo finkoetan inbertsioak eginez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta badaude.
Erakunde onuradunak
a) Enpresa: jarduera ekonomiko bat gauzatzen duen edozein erakunde, edozein dela ere bere forma juridikoa.
b) Mikroenpresa, enpresa txiki eta ertaina (ETE): 250 langile baino gutxiagori lana ematen dion enpresa, gehienez ere, 50 milioi euroko urteko negozio-bolumena duena, edo, gehienez ere, 43 milioi euroko urteko balantze orokorra duena.
Ez dira laguntzen onuradun izango talde hauetan epigrafeak dituzten jarduera ekonomikoak:
– 6521 EJZ epigrafea, Farmaziak: sendagaien eta osasun eta higiene pertsonalerako gaien txikizkako merkataritza.
– 6141 EJZ epigrafea: produktu farmazeutikoen eta sendagaien handizkako merkataritza.
– 6541, 6543 eta 6544 EJZ epigrafeak: lur, aire, ibai eta itsasoko ibilgailuen txikizkako merkataritza. *** Ibilgailuentzako ordezko piezen merkataritza diruz lagundu ahalko da.
– 6151 EJZ epigrafea: ibilgailuen, motozikleten, bizikleten eta haien osagarrien handizkako merkataritza. *** Bizikletak eta haien osagarriak diruz lagundu ahalko dira.
– 655 EJZ epigrafea: erregaien eta lubrifikatzaileen txikizkako merkataritza.
Dirulaguntza jaso dezaketen inbertsioak.
a) Lokala, altzariak eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduak eta haien osagaiak, barnekoak zein kanpokoak –behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak direnak- berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak, gaur egungo egoera kontuan hartuta.
b) Salgaien baskula elektronikoak, ekipamendu informatikoak, horietarako aplikazioak eta osagarriak –betiere merkaturatze-prozesuetan txertatuta badaude edota enpresa-kudeaketarako badira– online salmenta eskaintzen duten web-orriak sortzea eta ezartzea, eta saltegiaren web-orria gailu mugikorretara egokitzea.
c) COVID-19ak eragindako alarma-egoera dela-eta, merkataritza-jarduera baldintza higieniko-sanitario egokietan garatzeko erositako aktibo finkoetan egindako inbertsioak: lurruneztagailuak, airea berritzeko eta arazteko sistemak, termometro digitalak, gorputzeko tenperatura neurtzeko kamerak, esterilizagailuak, deskontaminatzeko alfonbrak, etab. (ez dira kontuan hartuko material hauetan egindako gastuak: higiene-maskarak, eskularruak, erabili eta botatzeko mantalak, etab.).
Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuetan gutxieneko zenbatekoak eta abar ikusi nahi badituzu, dokumentu osoa deskarga dezakezu HEMEN klik eginda.
Eskabideak aurkezteko epea
Eskaerak aurkezteko epea: uztailaren 4tik abuztuaren 3ra.
Diru-laguntzaren informazio zehatza nahi izanez gero, egin klik HEMEN.