Merkataritza eta zerbitzu establezimenduen irekitzeko baldintzak

Atzo, maiatzak 3, saltoki eta zerbitzu jakin batzuk jendearentzat irekitzeko baldintzak argitaratu ziren BOEn, baita kirol profesionala eta federatua praktikatzeko baldintzak ere. Dokumentua ikusteko, egin klik HEMEN.

Txostenak 0 Faseari buruz hitz egiten du, eta gaur jarriko da indarrean, eta  jarraituko du alarma egoera dagoen bitartean.

Aipatutako aginduak jorratzen dituen neurrien artean, honako hauek nabarmendu behar dira:

  • Txikizkako establezimenduak eta antzeko zerbitzuak  berriro irekitzea.
  • Jendearentzako irekiera duten establezimendu eta lokaletan aplikatu beharko diren higiene-neurriak.
  • Bezeroei establezimendu eta lokalen barruan aplika dakizkiekeen babes- eta higiene-neurriak.
  • Arriskuak prebenitzeko neurriak jendeari irekitzen dizkioten establezimendu eta lokaletan zerbitzuak ematen dituzten langileentzat.

CECOBIk saltokiak berriro irekitzeko baldintzak laburbiltzen dituen dokumentu bat eman digu. Dokumentua ikusteko, egin klik HEMEN.