Merkataritza, Ostalaritza eta Hiri Enpresen Elkarteen Federazioa
Merkataritza Federazioa
Ezkerraldenda Federazioa 2004. urtean sortu zen, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko elkarteak urtean 8 igande eta jaiegun irekitzeko aurka egin zituzten mobilizazioen ondorioz.
Bilera horiek merkataritzako, ostalaritzako eta enpresa txiki eta ertaineko elkarteen arduradunak elkartzeko eta elkarrekin lan egiteko beharra erakutsi zuten.
Ezkerraldendak herriko merkataritzaren alde ekimen desberdinetan lan egiten du. Sortu zenetik, gure taldeak merkatarien, ostalarien eta elkarte desberdinetako enpresarien interesak babesteko lan egin du.
Azken urteetan federazioak turismoarekin lotutako kanpainak arrakastaz garatu ditu, esaterako, “Ezkerraldea era Meatzaldea zure eskura – Ezkerraldea y Meatzaldea a tus pies” edo eskualdeko merkatarientzako topaguneak antolatu ditu, I. Ezkerralgune Foroa bezalakoa, izan den azaroan ospatuta.

Nortasun berria, zerbitzu berriak
2019tik geroztik bulego bat du, lehenengoa kale mailan, Sestaoko Los Baños Kalean. Honi esker, federazioak elkarteei eta merkatariei arreta zabalagoa eta pertsonalizatua eskain dezake.
Urte berean Ezkerraldendak irudian aldaketa bat egin zuen, bere jarduera definitzen zuten 4 alderdiei eutsiz: komertzioa, gertutasuna, kalitatea eta konfidantza.
Gaur egun, Ezkerraldenda gure eskualdeko 8 merkatariza/ ostalaritza/ hiri enpresa elkartek osatzen dute. Elkarteak hauexek dira:
- ABANTOKO MERKATARITZA ETA OSTALARIEN ELKARTEA
- ACE BARAKALDO – MERKATARITZA ETA HIRI ENPRESEN ELKARTEA
- MUSKIZKO MERKATARI BATUAK
- ORTUELLAKO MERKATARITZA ELKARTEA
- PORTUGALETEKO PROFESIONALEN ETA MERKATARIEN ELKARTEAK
- SANTURTZIKO MERKATARI BATUAK
- SESTAOKO MERKATARITZA ELKARTEA
- BATURIK – TRAPAGARANGO MERKATARITZA ETA OSTALARIEN ELKARTEA







