PORTUGALETEKO UDALAREN LAGUNTZAK

Gaur Bizkaiko Aldizkari Ofizialean Portugaleteko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduei diru-laguntzak emateko oinarriak eta deialdia argitaratu dira.

Portugaleteko Udalak 90.000 euro bideratuko ditu guztira. Kopuru horretatik 50.000€ establezimenduetako erreforma- eta inbertsio-proiektuetarako izango dira, eta gainerako 40.000 euroak, berriz, COVID-19tik eratorritako kontrol- eta prebentzio-neurriak ezartzeko.

Diruz lagundu ahal izango dira honako kategoria hauetakoren batean sartzen diren erreforma- eta inbertsio-gastuak:

  • Merkataritza-lokalen barnealdea eta kanpoaldea egokitzeko obrak, merkataritza- azaleraren egokitzapenari, banaketari edo lokalaren irudia hobetzeari eragiten diotenak.
  • Mugikortasun urriko pertsonei sarbidea erraztuko dieten oztopo arkitektonikoak ezabatzeko egindako berrikuntzak.
  • Segurtasun-neurriak ezartzea (alarmen zentralak izan ezik) eta establezimendurako irisgarritasuna.
  • COVID-19 gaitzaren ondoriozko kontrol- eta prebentzio-neurriak ezartzea, hala nola inbertsioak establezimendurako holtzak, pantailak, eskularruak, gelak, maskarak.
  • Makineria elektronikoa edo mekanikoa.
  • Merkataritzako altzariak eta ekipamendua eskuratzea.
  • Ekipamendu informatikoak, software-a, Saltokiko Terminalak, erregistratzeko makinak eta barra-kodeen irakurgailuak.
  • Argiztapena, erakusleiho-apainketako, diseinuko eta salmenta-puntua girotzeko teknika berritzaileak ezartzea.
  • Online salmentadun webguneak sortzea eta ezartzea, eta merkataritza-establezimenduaren webgunea gailu mugikorretara egokitzea.

Inbertsio-proiektuetarako onartutako gutxieneko inbertsio-zenbatekoa 700 eurokoa izango da establezimendu bakoitzeko. COVID-19tik eratorritako kontrol- eta prebentzio-neurrien kasuan, gutxieneko zenbatekoa 150 eurokoa izango da.

Laguntzen zenbatekoa:

  • Erreforma- eta inbertsio-proiektuak: % 30 eta 5.000€ arteko diru-laguntza emango da.
  • Kontrol- eta prebentzio-neurriak: % 70 eta 500€ arteko diru-laguntza emango da.

Aurkezteko epea: ekainaren 18tik urriaren 31ra arte.

INFORMAZIO GEHIAGO