Gabonak hurbiltzen ari dira

Ea konturatu gabe gabonetako denboraldia sumatzen hasten gara. Uda on bat opatzetik berriro gabonak antzematera pasatzen gara, izan ere gabonak dira gure jardueraren une garrantzitsuenetariko bat. Ezkerraldenda osatzen duten elkarteak, establezimenduak eta enpresak hasi dira euren buruak prestazen eskaintza erakargarri bat egiteko, ez soilik produktuan baizik eta giropenean eta ekintzetan. Ekintza ez dela egiten bakarrik erakusleiotik barrura jakinda, gure elkarteek ekintza askotan hartzen dute parte; Putxeren txapelketetan, Serantes mendiaren igoeran, Gurutz Santuaren ospakizunean, umeentzako marrazki lehiaketetan, Gabonetako genioaren itzuleran, Euskal-Shopping ean edota moda desfileetan.

Ezin ditugu ahaztu egun hauetan gure herrietan, udaleek lagunduta, egiten diren Bonuen kanpainak. Hauek izaten baitira gure bezeroentzako aurrezteko aukera on bat.

Azkenik, ACHA-ri (Abanto- Zierbeneko Merkatari eta Ostalarien Elkarteari) gure zorionik beroena luzatu nahi diogu duela gutxi “Deia Hemendik Sariak” ekitaldian DEIAk egin dion omenaldiarengatik.

2016. urtea amaitzen ari da. Nahiz eta ikerketek merkataritza jardueraren etengabeko eta geldoa den igoera bat antzeman gure eskualdeko merkataritza sektorearentzako, berriro, urte gogorra izan da. Horrexegatik espero dugu Ezkerraldendak eginiko esfortzu guztiek lagunduta jarrai dezatela instituzioek, Eusko Jaurlaritzak eta Udalek, egindakoekin. Ea behingoz esan ahal izango dugun ikerketa hauek ere Ezkerraldean eta Meatzaldean betetzen direla.

Gustatu zaizu? Parteka ezazu:

Dejar un Comentario

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude