Gau berezi bat

Rafael Amor-ek, olerkari argentinarra eta gure garaiko kantautore onenetariko bat, esaten zuen bezala “gau berezi bat baloratzen da segun eta hurrengo egunean nola esnatzen zaren”. Pasa den azaroaren 26an gau berezi hauetariko bat izan zen, izan ere Ezkerraldendaren Gala Gaua ospatu baikenuen. Eta Rafaelek esaten zuen moduan, nire sentsazioen arabarera baloratu behar baldinbadut, baiezta dezaket gaua gogoratzeko modukoa izan zela Ezkerraldendan guztion ondoan egoteko harro esnatu nintzelako. Esnatu nintzen konbentzimenduarekin, Ezkerraldean eta Meatzaldean beti gertatu den bezala, esfortzukin eta gogokin aurrera jarraituko dugula. Haien lana saritutako komertzio eta hiriko enpresek transmititutako emozioarekin esnatu nintzen.

Azpimarratzekoa da, pertsona askoren esfortzuari esker gau hori posible izan zela. Ezkerraldenda osatzen duten elkarte guztien lanari, haien zuzendari batzordeen, hainbestetan, ezagututa ez den lanari eta urte bat osoan ilusioz eta gogoz lan egin duzuenei esker posible izan da. Ez ditut izenak aipatuko baina ziur nago hitz hauetan zeuen buruak igarriko dituzuela.

Gainera, eskertu nahi dizkizuet zuen agendan gurekin egoteko tarte bat egin zenutenei; instituzioen ordezkariak, udalak, Eusko Jaurlaritza, enpresa laguntzaileak… zuek ere Ezkerraldenda den familia handiaren partaideak zarete.

2017. urtea, jadanik ate joka daukagula, gure bizitzaren urtea izan dadila opa dizuet.

Zorionak eta Urte Berri on.

 

Gustatu zaizu? Parteka ezazu:

Dejar un Comentario

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude