Mindutako merkataritza…

Erreferentzia gisa hartuko ditut hirurogeita hamarreko hamarkadan Emilio José abeslariaren CAMPO HERIDO  abestiaren estrofa batzuk; hauxe dio abestiak: “Campo herido, campo herido por la tardía otoñada…”. Abestiak dioena gure merkataritzaren egungo egoerarekin alderatu daiteke; izan ere,  gaur egun merkataritzak ere “udazken berantiarra” (una tardía otoñada) bizi du.

Merkatariak zerura begira gaude, euria noiz etorriko zain. Hotzaren esperoan gaude, jendeak begirada gure erakusleihoetara zuzentzeko unearen esperoan, beren gorputzentzako beroki bila.

Isobaren mapak poztuko gaituen aldaketa iragartzeko zain nagoela, paseatzen hasi naiz. Bat-batean, top mantako saltzaile baten aurrean ikusi dut nire burua. Esan daiteke, merkataritzarentzako izurri biblikoa dela praktika hori. Baina oraingo honetan, lehen aldiz, nire begirada ez da saltzailearen eskaintza zabalean gelditu, bere begietan baizik. Arretaz begiratu ditut bi begi horiek, atzean ezkutatzen dutenaren bila; jakin nahi nuke nork engainatu duen, inoiz imajinatu zuen patera batean bere bizitza arriskuan jarri ondoren, ihes egindakotik baino esklabotza gogorrago baten menpe egongo zela. Besarkatu eta hauxe esan nahi nioke: “Zenbat min egiten digute, zuri eta nire saltokiari; zenbat min egiten digute zure begiradaren atzean ezkutatzen direnek, top mantaren atzean ezkutuan daudenek”.

2017ko urriaren 30a. Sofan eseri eta telebista piztu dut, eta etengabe errepikatzen den mantra bat bezala, marmotaren eguna bezala, dagokion Teleberria ikusi dut; 2016ko urriaren 30eko teleberriaren berdin-berdina da: emakume bat hil dute, genero-indarkeriaren espresio basatiaren erakusgarri gisa; egungo sistemak ez du bermatzen pentsioen etorkizuna, etab. Gauza gutxi aldatu dira. Aurreko urtean berririk nabarmenena zen talde politiko jakin batean sortutako egoera latza, lidergoa dela eta, egun, berriz, procés-etik eratorritako egoera da aipatuena.

Lotan gelditzen hasia naiz, eta ez dakit errealitatearen isla den edo loaldiaren lehenbiziko arnasek hartu nauten, baina zin dagizuet Emilio Joseren ahotsa entzun dudala berriro; “Comercio herido, comercio herido, herido por la tardía otoñada, herido de indiferencia nunca tuviste corbata”.

Txomin Telletxea

Gustatu zaizu? Parteka ezazu:

Dejar un Comentario

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude