Ongietorriak Ezkerraldendara

Nahiz eta enpresa arloan Ezkerraldeko eta Meatzaldeko berriak nahi genituzkeen hain onak ez izan, batez ere ArcelorMittalen egoerarengatik eta honek beste pyme batzuengan eragindako alboko kalteengatik, gure eskualdeko komertzioek, enpresek, eta bere elkarteek gogor jarraitzen dute hainbeste ekitaldiak prestatzen bezeriarekin harremanak sendotzeko.

Adibidez, maiatzaren hasieran Trapagarango elkarteak bere erakuslehio lehiaketa antolatuko du. Meatzaldeko herri honetatik buelta bat ematea eta bere erakuslehioak apaintzen izandako mimo eta dedikazioa ikustea, zalantarik gabe, goiz on bat pasatzeko ezinbesteko plana da, eta plan hori burutu daiteke Zugaztietara igoz eta bertako haize freskoa, ibilbide ederrak eta ospe handiko indabez gozatuz.

Maiatzaren zortzian, Abanto-Zierbena udalerrian ospatuko den Meatzaljaia ospakizunarekin ezinbesteko hitzordua daukagu. Ekitaldi honetan Meatzaldeko komertzioek jai giroan haien produktuak eskainiko dizkigute. Urtez urte, Muskiz, Trapagaran, Abanto eta Ortuellako merkataritza elkarteek egindako esfortzuari esker, gero eta jarratzaile gehiago biltzen duen ekitaldi honen hirugarren edizioa izango da.

Izan ere, Ezkerraldendatik egunez egun gure elkarteekin jo eta ke lan egiten jarraitzen dugu era guztietako hitzarmenak, bai instituzioekin, bai enpresekin, sustatzeko asmoz. Aspaldi honetan egindako ekintza batzuen ereduak webgune berria eta komertzioen arteko Fideltasun Txartela dira.

Mementu honetan, guztiontzako aurki-puntu onuragarriak aurkitzeko asmoz erakunde eta enpresa batzuekin negoziazioak izaten ari gara, esate baterako, Caja Rural de Navarra, Sanitas, Generalis, UPTA eta Gurutze Gorriarekin.

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak beti eskaintzen dizkigun sintonia eta “ate irekiak” eskertzekoak dira, baita ere Eusko Jaurlaritzaren eta gure herrien aldez aurretiko jarrera ona. Edonola, harreman hauek bultzatzean azpimarra jarri behar dugu gure eskualdean oso makalduta dagoen komertzio sektorea sendotzeko. Horretan gabiltza.

Gustatu zaizu? Parteka ezazu:

Dejar un Comentario

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude