UDA JADANIK HELDU DA

Gure aldazkariaren azalak adierazten duenez jadanik hemen uda daukagu; hamakak, hondartza eta txiringitoko garagardoa bueltan dira eta, gutako gehienentzat, gure salmentekin zer gertatuko den zalantza itzuli egin da. Bitxia da, baina gainontzeko jendearentzat ospatzeko egunak heltzen direnean (gabonak adibidez) edo atseden hartzeko egunak (uztaialaren kasua) merkataritzarentzat garrantzi handiko garaiak dira non batzuetan maila handi batean gure negozioen bideragarritasuna jokoan dago… eta gainera badaude batzuk igandeetan lan egitera behartu nahi gaituztela!

Udako topikoak bueltan dira, baina mamu zaharrak ere bai, egun hauetan berriro hitz egiten da arrisku-primari buruz “Brexit” dela eta, burtsaren jaitsierei buruz, Europa zaharrentzako etorkizun zalantzagarri bati buruz, istilu ekonomikoei buruz…

Beno, hatzamarrak gurutzatu behar izango ditugu, baina ez gehiegi bestela agian zurrun geratuko zaizkigu eta ezin izango ditugu kutxa erregistratzailearen botoiak sakatu.

Amaitzeko eta salmenta asko eta poz handia opatu baino lehen, gustatuko litzaidake Ezkerraldenda osatzen duten elkarte guztieei eskerrak eman bere lan izugarriarengatik (arraroa da eguna non hedabideetan ez dira azaltzen haien kanpainak merkataritza sektorea sustatzeko asmoz eta, honekin batera, gure herrietako auzoak), baita Ezkerraldendako trenera igo diren azken kolaboratzaile enpresei ere eskertu nahi diet: Sanitas, Ezkerraldeko Gurutze Gorria eta Generali Segurosi. Eskerrik asko zuen lankidetzarengatik. Eta ez ditut ahaztu nahi gure Udalek, Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak ematen dizkiguten laguntzak, hauek bai ala bai bidaide izan behar dute.

Ba hori, bere azken diskoan Manolo Tenak esaten duen bezala… IRAILEAN GUZTIA EZBERDINA IZANGO DA… hobea izango dela espero dugu.

Gustatu zaizu? Parteka ezazu:

Dejar un Comentario

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude