Asociación de comercio profesional de Portugalete y RIALIA

RIALIA MUSEOKO SARREREN ZOZKETA

Portugaleteko Profesionalen eta Merkatarien Elkartearen eta Portugaleteko Udaleko Kultura Sailaren arteko lankidetzari esker, Merkataritza Txartela erabiliz, RIALIA museorako sarrerak eskuratu ahal izango dituzu.

Portugaleteko Profesionalen eta Merkatarien Elkarteak bi lagunentzako doako sarrerak zozkatuko ditu (2021eko otsailaren 28ra arte) Portugaleteko Merkataritza Txartela erabiltzen duten bezeroen artean. Horrela, bere bezeroak sarituko ditu, oraingoan, RIALIA industriaren museoa bisitatzeko aukerarekin.

Ordaindu zure erosketak Portugaleteko saltoki elkartuetan Portugaleteko Merkataritza Txartelarekin, eta Portugaleteko eta bere eskualde osoko industria-iraganaren aztarnak berreskuratu eta zabaldu nahi dituen zentro historiko-artistiko honetaz gozatu ahal izango duzu. Merkataritza eta Kultura eskutik.

Erabili Portugaleteko Merkataritza Txartela eta irabazten irtengo zara!.

Portugaleteko dendek eta zerbitzuek segurtasun, adeitasun, hurbiltasun eta konfiantza osoz artatzen zaituzte.