Gran Via, 1 – 1º Dcha. -Sestao
– Astelehenetik ostiralera; 9:00 etatik 13:00 etara eta 16:00 etatik 19:30 etara
– 663 095 895
– acsestao@yahoo.es
facebook.com/comerciantesSestao

 


Elkartea

1932. urtean, Sestaoko merkatari talde bat garai horretako gertakizunei aurre egiteko batu zen, 1978. urtean “Asociación Profesional de Comerciantes de Sestao” izeneko elkartea sortuz. Elkarte hau, estatu osoko zaharrenetariko bat da.
Gaur egun, elkartea 108 bazkidek osatzen dute, nahiz merkatariza sektorekoak, nahiz ostalaritzakoak eta zerbitzukoak.
Elkartearen Helburuak: Elkartearen xedea Sestaoko merkataritza dinamizatzea da. Hori lortzeko ekintza ezberdinak antolatzen ditu.

Elkarteak antolatutako ekintzak:

  • Ongintzazko ekintzak. Lortutako etekinak elkarte kulturalei edota herriko kirol klublei emanez.
  • Erakuslehio lehiaketak, Pintxo lehiaketak…
  • Aratusteetan koadrileei sari bat ematen die.
  • Promozionatzeko eta dinamizatzeko kanpainak. Udaberri-uda sasoian eta Gabonetan pagotxa-feriak, azokak, desfileak, deskontu txartelak eta abar antolatzen ditu.
Campaña de promoción navideña de Sestao

 

Elkarteak ordainketak egiteko “Tarjeta Sestao” erabiltzea bultzatzen du. Txartel honek onura eta abantaila asko ekartzen ditu eta, era berean, bezeroak fidelizatzen ditu eta saltoki gune handietatik bereizten gaitu.

Cartel IVIII Concuerso de escaparates de Sestao

 

Elkarteak Sestaoko udalerriak antolatutako kirol eta kultura ekintza askotan parte hartzen du. Gainera,elkartea eskualdeko beste elkarteekin harremanak estutzeko asmoz Ezkerraldenda Federazio barruan dago.