Sestaoko Udalaren laguntza ekonomikoak. Sestao Zabalik

Gaur, Sestaoko Udalak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu du COVID-19ren bilakaeraren ondorioz merkataritza-jardueran diharduten establezimenduei diru-laguntzak emateko deialdia.

Laguntza hori txikizkako merkataritza, zerbitzuen sektore edo ostalaritza gisa jarduten duten pertsona fisiko edo juridikoek jaso ahal izango dute, baldin eta osasun-krisiak eragindako nahitaezko itxierak eragina izan badute.

100.000 euro bideratu dira guztira, eta honela banatuko dira:

1 – Jardueraren hornikuntzako gastu arruntak ordaintzeko diru-laguntza (90.000€)

– Diruz lagun daitezkeen kontzeptuak:

  • Jardueraren ur edangarriaren hornidura gastuak (martxoa, apirila eta maiatza)
  • Jardueraren argi-indarraren hornidura gastuak (martxoa, apirila eta maiatza)
  • Jarduera gas hornidura gastua (martxoa, apirila eta maiatza)
  • Jardueraren Internet eta telefono zerbitzuaren gastua (martxoa, apirila eta maiatza)

Benetan ordaindutako gastuaren diru-laguntza emango da eta oinarri hauetan zehazten diren hornikuntzei dagozkienak 2020ko martxoaren 15etik maiatzaren 15era bitartekoak eta jarduera bakoitzeko 250 euroko mugarekin.

2- COVID-19 babes-materiala ordaintzeko diru-laguntza (10.000€)

– Diruz lagun daitezkeen kontzeptuak:

  • COVID-19aren babeserako manparak eta bestelako materialak

Aurkeztutako fakturen zerga-oinarria diruz lagunduko da (martxoaren 14tik ekainaren 19ra), manparak eta babesteko beste material batzuk hornitzeagatik, gehienez ere 60 €.

Eskaerak egiteko epea: ekainaren 22tik uztailaren 3ra.

Sestaoko Behargintzaren zeregina da deialdi honetan datozen diru-laguntzak tramitatzea, eta halaber ebazpen proposamena egitea.

Informazio gehiago nahi baduzu, oinarriak deskarga ditzakezu HEMEN klik eginez.