“Trapagaran zaindu” bonu berria

Baturik” merkatari, ostalari, eta zerbitzuen elkarteak eta Trapagarango Udalak Caja Rural de Navarraren laguntzaz, “TRAPAGARAN ZAINDU” izeneko tokiko merkataritzaren bonuaren edizio berezia jarriko dute salgai maiatzaren 25ean. Ekitaldi honetan 50.000 euro jarriko dira zirkulazioan, eta horiek tarteko, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako sektorearen erosketak bultzatu nahi dira, inondik ere sektore hori oso kaltetuta baitago  Covid-19ak sortutako osasun alertaren ondorioz dekretatu zen Alarma Egoera dela eta. Eta bestalde herritarrei eta bizitariei %50eko aurrezpena eskaini nahi zaie bere erosketetan, beste ekitaldi batzuetako ohiko deskontua  %33koa izaten denean.

Hau izango da aurten abian jarriko den “Trapagaran zaindu” bonuaren lehenengo ekitaldia, antzeko beste bat egingo delako uda igaro ondoren.

Guztira 72 establezimendu apuntatu dira ekitaldi honetara.  Haien artean Baturik elkartekoak direnak eta ez direnak daude.

Kanpaina honetan 1.666 bonu jaulkiko dira, bakoitza 30 euroko balio nominalarekin, baina 15 eurotan erosiko dira, hortaz eramaileak 30 euroko balioa izango du kanpainara atxikitako Trapagarango establezimenduetan kontsumitzeko.

Merkataritza-bonu hau zatikagarria izango da eta bi zatikitan banatuta egongo da, bakoitza 15 eurokoa. NAN bat erakutsita, gehienez, bi bonu eskura daitezke.

Edizio berezi honetako beste berrikuntzetako bat da alarma egoeragatik bere jarduna etenda izan duten edo oraindik etenda duten saltokietako batean erabili beharko dela zatiki hauetako bat, eta beste zatikia, saltoki berean edo egoera berean dagoen edo zabalik dagoen beste saltoki batean erabil daiteke, betiere kanpainara atxikita egon beharko delarik.

Berrikuntza gisa, kontsumitzaileek bereariaz sortu den www.trapagaranbizi.com  webgunearen bidez eros ditzakete bonuak 2020ko maiatzaren 25etik 29ra edo izakinak agortu arte

Erosten dituztenek 2020ko maiatzaren 25etik uztailaren 21era (biak barne) erabili ahal izango dituzte kanpainara atxikita dauden establezimenduetan.

Astelehen honetatik, maiatzaren 25etik (18: 00etan), HEMEN klik eginda eros ditzakezu bonuak.

Oinarriak ikusteko klikatu HEMEN.