ayudas extraordinarias ayuntamiento de trapagaran frente al covid-19

Trapagarango Udalen laguntzak

Trapagarango Udalak 220.000 euroko partida onartu du covid-19ak sortutako osasun krisi egoeraren ostean udalerriko establezimenduak mantentzeasustatzeko ezohiko laguntzentzat.

Laguntza hauen onuradunak pertsona fisikoak (autonomoak eta/edo profesionalak eta nortasun juridikorik gabeko ondasunerkidegoetako eta sozietate zibiletako bazkideak) edo pertsona juridikoak, baldin eta legez eratuta badaude eta dirulaguntza ematea eragiten duten jarduera ekonomikoak (enpresakoak edo profesionalak) egiten badituzte izango dira.

Laguntzen zenbatekoa:

  • 1.000€ bere jarduna eten duten establezimenduentzat.
  • 800 €, fakturazioa gutxienez %75 murriztu zaienentzat.

Aurkezteko epea: 10 egun naturalekoa izango da eta deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunean hasiko da.

Laburpen osoa ikusi nahi baduzu, egin klik HEMEN.

Oinarriak jaisteko, egin klik HEMEN.