Bono Cuida de Trapagaran Otoño

UDAZKENEKO “TRAPAGARAN ZAINDU” BONUA

UDAZKENEKO “TRAPAGARAN ZAINDU” BONUAREN KANPAINAN SALTOKIAK IZENA-EMATEKO EPEA ZABALDU DA. Urriaren 7ra arte zabalik egongo da atxikitzeko epea parte hartu nahi duten establezimenduentzat.

Trapagarango Udalak eta Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkarteak (Baturik), Caja Rural de Navarrarekin lankidetzan, datorren urriaren 27an abian jarriko dute tokiko bonoaren beste edizio berezi bat “TRAPAGARAN ZAINDU” izenekoa.

Edizio bereziko bonuak 50.000 euro jarriko ditu zirkulazioan herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean erosketak sustatzeko, sektore hori erabat kaltetu batitu Covid-19ak sortutako osasun alertaren osteko krisi ekonomikoak eta, aldi berean, herritarrentzat eta bisitarientzat onuragarria izateko, erosketetan %50eko aurrezpena izango dutelako, azken edizioan bezala.

Irailaren 30etik hasi eta urriaren 7ra arte atxiki daitezke kanpainara merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu sektoreko establezimenduak, 10 enplegatu edo gutxiago badituzte eta saltoki bat baldin badute Trapagaranen, berdin diolarik Baturikeko kide izan ala ez.

+INFORMAZIOA, OINARRIAK eta IZENA-EMATEA HEMEN