Zu Baino Ez Zara Falta

Maiatzaren 11tik aurrera federazioak gure udalerrietan erosteko deia egin du

Ezkerraldeko eta Meatzaldeko merkataritza elkarteak biltzen dituen federazioak “Zu Baino Ez Zara Falta” kanpaina aurkeztu du sare sozialetan. Kainpa honen helburua sektorean erosketak sustatzea eta bezeroekiko konfiantzazko giroa sortzea da; izan ere, maiatzaren 11tik aurrera beren saltokietara joan daitezke erosketak egitera, aurretiko hitzordurik gabe. Euskadi deseskaladaren 1. fasean sartzearekin batera, Ezkerraldendak herritarrei gogorarazi die saltokiak prest daudela bezeroei “segurtasun berme guztiekin eta betiko ilusioarekin” harrera egiteko, Fernando Miravalles presidenteak adierazi duenez.

Kanpainaren bideoan merkatarien eta bezeroen arteko harremanaren alderdi emozionala nabarmendu nahi da. Aste honetatik aurrera herriko ehunka establezimendutan berriro elkartuko dira. “Bideoan nabarmendu nahi dugu asteak daramatzagula berrirekitze hau prestatzen eta gure bezeroak kalean eta dendetan berriz ikusteko gogoa dugula. Ez dugu eskatzen behar dutena baino gehiago erostea, behar dutena tokiko saltokietan erostea baizik “, esan du Miravallesek.

Ezkerraldendak martxan jarri duen bigarren kanpaina da hau. Alarma egoera ezarri eta egun gutxira, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko federazioak bideo bat kaleratu zuen, bere ohiko bezeroekin topo egiteko nahian oinarrituta. Kasu horretan, #CuandoEstoAcabe eta #HauBukatzenDenean izan ziren sare sozialetan zabaltzeko erabili ziren hashtagak.

Gogoan izan tokiko merkataritzaren sektorea dela larrialdiko egoera horrengatik gehien zigortzen denetako bat. Izan ere, gehienak itxita daude martxoaren 14tik, salmenten galerari dagokionez.