CUIDA DE TRAPAGARAN

TRAPAGARAN ZAINDU

Trapagaranek merkataritzari, ostalaritzari eta tokiko zerbitzuei laguntzeko kanpaina hunkigarria egin du. Kanpaina horren protagonistak bertako profesionalak eta bizilagunak dira.

Trapagarango Udalak, Tokiko Merkataritza eta Ekintzaileen Arloaren bidez, eta Trapagarango merkatari eta Ostalarien Elkarteak (Baturik) merkataritza, ostalaritza eta tokiko zerbitzuei laguntzeko kanpaina bat jarri dute abian , eta bertako profesionalak eta bizilagunak dira kanpainaren protagonistak.

Ekimen berritzaile hau, “Trapagaran zaindu” izena duena, aurtengo uztailaren hasieran hasi zen ernatzen, une horretan, Covid-19ak sortutako osasun krisiaren ondorioz sektorea nozitzen ari zen egoera zailaren jakitun, pentsatu baitzen profesionalak eurek eta herritarrak izatea Trapagaranen erosteak eta gozatzeak dakartzan onurak eta abantailak kontatuko zutenek.

Horretarako, haien webgune ( baturiktrapagaran.com ) eta Facebooken bidez izena emateko epe bat zabaldu zen nahi zuenak parte har zezan kolektibo desberdinak ordezkatuz (65 urtetik gorako adinekoak, adin ertainekoak, umeak, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako profesionalak…).

Deialdiak sekulako arrakasta izan zuen eta 25 lagunek hartu zuten parte. Azpimarratzekoa da izena eman zuten guztiek hartu dutela parte kanpainan modu batera edo bestera.

Hemen ikus dezakezue kanpainaren bigarren faseko bideoa:

Kanpainak Trapagaran zaintzearen abantailak eta tokian kontsumitzearen onurak jartzen dizkie protagonistei, honako baieztapen hauekin:

  • Gurea babestea da. Lan-postuei eustea da.
  • Gure eskuetan dago Trapagaranek aurrera egitea.
  • Hurbila da. Segurua da. Lasai eta presarik gabe bizitzea da.
  • Trapagaran zaindu. Gureei laguntzea da eta gure seme-alaben etorkizunaz arduratzea da.
  • Sortzea da. Bizitzea da. Gure herriaren ekonomiaren aldeko apostua egitea da.
  • Trapagaran biziz  beterik edukitzea da, ondo pasa ahal izateko.
  • Lagunekin dibertitzeko eta partekatzeko.
  • Trapagaran zaindu.  Seguru eta garbia da, hurbilekoa delako.
  • Ekonomia zirkularrari laguntzea da aberastasuna sortuz gure herrian.
  • Gurea bultzatzea da eta zerbitzu publikoei eustea da.
  • Trapagaranek aurrera egitea gure ardura da.
  • Erosi gertukoa eta Trapagaran zaindu.